Amaia Zubiria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
+biografia infotaula automatikoa, +bizialdia
tNo edit summary
1. lerroa:
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
 
'''Amaia Zubiria''' ([[Donostia]], [[Gipuzkoa]], [[irailaren 11]] [[1947]]) [[euskalduna|euskal]] [[abeslari]]a da. [[Euskal Kantagintza Berria|Euskal Abestigintza Berriak]] emandako emakumezko abeslaririk garrantzitsuena. [[Haizea taldea|Haizea]] talde aitzindariko kantariak, 30 urteko ibilbidean, bakarkako lanak eta beste musikariekin osatutako egitasmoak tartekatu ditu. Kantaera dotore eta sakonaren jabe izanik, ez da harritzekoa haren ahotsa hainbat filmetan eta beste hainbat euskal artistaren diskoetan entzutea.
 
Neskatoa zen ezkeroztik abestigintzarako giroa eta zaletasuna ezagutu zituen, batez ere amaren aldetik. Gazte-gaztetatik hainbat txapelketatan parte hartu zuen, baina bere ezkontza goiztiarrak jendaurreko agerpen eta grabazioetatik at utzi zuen aldi baterako. [[Txomin Artola]]rekin hiru disko argitaratu zituen, [[Pascal Gaigne]]rekin ere beste hiru, horien artean [[1985]]an ''Egun argi hartan'' izenburukoa. Bakarrean hamabi disko argitaratu ditu. Zubiriaren abestien oinarrizko gaiak hauek dira: maitasuna, galera, malenkonia, herrimina, transzendentziaren bilaketa eta gai herrikoiak.