Migel Joakin Eleizegi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
15. lerroa:
| webgunea =
}}
'''Migel Joakin Eleizegi Ateaga''', ezagunagoa '''''Altzoko Handia''''' edo '''''Altzoko Erraldoia''''' ezizenarekin, [[Altzo]]ko hizkeraz '''''Altzoko Handie'''''<ref>[http://www.berria.eus/albisteak/136875/altzoko_aundiya_altzoko_handia_izango_da.htm Altzoko 'Aundiya' 'Handia' izango da. 2017ko uztailaren 13a. Berria.eus], Altzoko hizkerak Goierriko azpieuskalkiaren eragina du.</ref> eta [[Tolosalde]]ko hizkeraz '''''Altzoko Aundiya'''''<ref>[http://www.altzo.eus/eu/altzoko-haundia ''"Altzo`ko Aundiya benetakoa, hezur-haragizko gizakia izan zen, oraindik batek baino gehiagok kondaira edo ipuinetako pertsonaia izan zela uste duen arren."''. Altzoko Handia. Altzoko Udal webgunea]</ref> ([[Altzo]], [[Gipuzkoa]], [[1818]]ko [[uztailaren 10]]a - ''ibidem'', [[1861]]eko [[azaroaren 20]]a) oso gizaseme garaia zen, [[erraldoitasun]]ak eragindakoa. Horixe bera zen, gainera, besoak gurutzean jarrita, mutur batetik bestera zuen neurria ere. Ospe handia izan zuen eta handiki ugari ezagutu.<ref>{{Erreferentzia|url=http://www.euskomedia.org/aunamendi/37804|egilea=[[Auñamendi Eusko Entziklopedia|Auñamendi Entziklopedia]]|izenburua=Miguel Joaquín Eleicegui}}</ref>.
 
== Ezaugarriak ==
21. lerroa:
 
== Bizitza ==
Tolosatik gertu dagoen herriko, Ipintza baserrian jaio, bere haurtzaroaz ez dago gauza jakin askorik, berak 10 urte zituela, bere ama hil zela baino ez. Bere gaztaroa, berriz, oso arrunta izan zen: [[pilota]] partidak, igandetan mezatara, nekazari... Baina lasaitasun hura Migel Joakinek 20 urte bete zituenean desagertu zen.<ref>[http://www.altzo.net/Herria/Altzotarrak/Altzokoerraldoia Altzoko erraldoia altzo.net webgunean]</ref>. Orduan erraldoitasuna deritzon [[eritasun|gaixotasuna]] larria jasan zuen, denbora gutxian asko haziz. Dirudienez, bizilagunak, sarritan ikusten zutelako edo, ohituta zeuden mutilaren tamainarekin. Tolosara joaten zenean, ordea, benetako ikusmira sortzen zuen eta guztien ahotan egoten omen zen haren handitasunari buruzko aipamenen bat. Dirudienez, bere handitasunak lotsarazi egiten zuen eta bere burua naturaren abortutzat jotzen zuen. Horren ondorioz, geroago, bere familiak "10 xentimoko museoak" edo bitxikerien ikuskizunak direlakoetan sartu zuen.
 
Garai hartan, [[Phileas Taylor Barnum]] izeneko gizon iparramerikarra oso ospetsua egin zen mundu osoan, [[zirku]]an akromegaliako, desfiguratuak ikusgai jartzen zituelako eta horrek eraginik izan zuen [[Lekunberri (argipena)|Lekunberriko]] Jose Antonio Arzadunen egitasmoan, elkarte bat osatu baitzuen, erraldoia herriz herri eraman eta dirua egiteko. Kontratuan, Migelek erretzeko behar zuen [[tabako]] guztia elkartearen gain egongo zela eta zegoen lekuan egonda ere, Elkarteak [[meza]]ra joateko aukera eman beharko ziola zehazten zen.
29. lerroa:
29 urte zituenean [[Portugal]] eta [[Frantzia]] bisitatu zituen eta [[Madril]]en [[Elisabet II.a Borboikoa (Espainia)|Elisabet II.a]], Frantzian [[Luis Filipe Frantziakoa|Luis Filipe erregea]], [[Portugal]]en [[Maria II.a Portugalgoa|Maria de la Gloria]] erregina eta [[Viktoria Erresuma Batukoa|Viktoria I.a]] [[Ingalaterra]]n bisitatu zituela egiaztatzen duten agiriak daude. Emakume ingeles batekin ezkondu nahi izan zuten ekonomikoki onura ekar zekiokeelako, baina Joakinek benetan nahi zuena etxera itzultzea zen.
 
Migel Joakin Eleizegi 43 urterekin bere jaioterrian, [[birika|biriketako]] [[tuberkulosi]] baten eraginez hil zen eta Altzoko hilerrian lurperatua izan zen, baina kondairak dionez, erraldoiaren hezurrak hilkutxatik lapurtu zituela zabaldu zen, hobitik ateratzerakoan ez zeudela han zioen herriko jendeak.<ref>[http://www.zumalakarregimuseoa.net/ekintzak-eta-zerbitzuak/ikerketa-eta-dokumentazioa/xix.mendeko-pertsonaia-xumeak/maria-angela-telleria Zumalakarregi Museoaren webgunearen artikulua, CC-BY-SA lizentziapean argitaratuta]</ref>.
 
== Ikus gainera ==