Kontrarreforma: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
18. lerroa:
 
== Trentoko Kontzilioa ==
{{sakontzeko|Trentoko Kontzilioa}}
[[Fitxategi:Council Trent.jpg|frame|<small>Trentoko Kontzilioko bileretako bat.</small>]]
Ikusi dugunez, eliztarrak prest zeuden, aldaketa eskatzen zuen giro moralak eta espiritualak egiteko. Baina, kontuan izanik Elizaren egitura hierarkikoa, goitik hasi eta azken kideetaraino egin behar zen erreforma hain desiratu eta beharrezko hura. Aita santuak berriztatze lanak bere gain hartzen ez zituen arte, ez zen aurrerabiderik izango. Luzea, zaila eta neketsua izan zen berrizaleen nahiak bideratuko zituen Kontzilio haren deialdia egiteko bidea. Izan ere, erlijio arazoez gainera, arazo politikoak ere baziren tartean: [[Germaniako Erromatar Inperio Santua|Germaniako Erromatar Inperio Santuko]] enperadorearen eta frantses erregearen arteko liskarrak, aita santuaren kargua betetzen zuten gizonen familia eta politika interesek eta abarrek zatituak zeuzkaten printze kristauak. Oztopo horiek denek izan zuten zerikusia deialdia egin ahal izateko behar izan ziren urte luzeetan, eta izan zuten halaber eraginik Kontzilioaren beraren aurrerabide nahasian, bi bider eten baitzen, eta hiru aldiz osatu berriro: [[1545]]-[[1547]], [[1551]]-[[1552]] eta [[1562]]-[[1563]] urteetan egin zen. Kontzilio honetan ez zuten parte hartu ordurako [[Erromatar Eliza Katolikoa|Erromatar Eliza Katolikotik]] aldenduta zeuden erreformatzaileek, ezta beraien jarraitzaileek ere. Horrela, Erromak bere gustura moldatu ahal izan zituen hartutako erabakiak.