Takiji Kobayashi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
erreferentzia bat osatu
7. lerroa:
'''Ikasketak eta lehenengo lanak'''
 
Kobayashi Japoniako Akita prefeturako Odate hirian jaio zen. Lau urte zituelarik, familia Hokkaido prefeturako Otaru hirira joan zen bizitzera. Familia ez zen diruduna, baina osabak eskola-gastuak ordaindu zizkion, eta unibertsitate-mailako enpresa-ikasketak egin ahal izan zituen. Ikasle garaian ekin zion idazteari, eta berak idatzitako lanak literatura-aldizkarietara bidali zituen; horrez gain, eskolako ikasle-ohien elkarteko aldizkariaren erredakzio-batzordean lan egin zuen, eta hor bere lanak argitaratu ahal izan zituen. Kobayashiren irakasleetako bat Nobuyuki Okuma ekonomialari, kritikari eta poeta izan zen. Sasoi hartako zailtasun ekonomikoak eta atzeraldi ekonomikoa zirela-eta, Kobayashik langileen mugimenduarekin bat egin zuen.<ref>{{cite book|last=Ness|first=Immanuel|coauthors=|year=2009|title=Historical The International Encyclopedia of Revolution and Protest|publisher=Blackwell|location={{ISBN|9781405184649}}|id=|hizkuntza=en|izenburua=The International Encyclopedia of Revolution and Protes|urtea=2009|abizena=Ness|izena=Immanuel|orrialdeak=|orrialdea=|argitaletxea=Blackwell|ISBN=}}</ref>
 
Lizentziatu ondoren, lanean hasi zen Hokkaido Takushoku bankuaren Otaruko sukurtsalean. 1928ko hauteskunde orokorretan, Kobayashik Kenzo Yamamoto hautagaiaren kanpainan parte hartu zuen laguntzaile gisa, eta hautagaiak Yōtei mendiaren oineko herrixka batean eman zuen hitzaldi batera joan zen. Gerora, bizipen hura {{Nihongo|2=東倶知安行|3=Higashikutchankō}}