83
edits
Erabateko Kalitatea, filosofia bezala, ondorengo 8 printzipioetan oinarritzen da:
1) '''Emaitzekiko orientabidea''': Erakundeak zer lortu nahi den zehazten du eta aldiro neurketak egiten ditu emaitzak lortu dituen ala ez jakiteko.
2) '''Bezeroarekiko orientabidea''': Erakundeak interes-talde edo bezero guztiak asebetetzea du helburu eta kudeaketa osoa honen arabera antolatu du.
3) '''Buruzagitza eta koherentzia emaitzetan''': Lidergoak argi eduki behar ditu erakundearen ikusmira eta ikuspegia eta hartutako erabakiak hauekin koherenteak izan behar dute.
4) '''Prozesuen eta gertakarien bidezko kudeaketa''': Prozesuen bidezko kudeaketa sistema bat ezarrita dago eta erabakiak gertakari eta emaitza objektiboen arabera hartzen dira.
5) '''Pertsonak garatu eta inplikatzea''': Erakundeko pertsona guztiek pertsonalki garatzeko eta kudeaketan parte hartzeko aukera dute.
6) '''Etengabeko ikaskuntza, berrikuntza eta hobekuntza''': Erakundea bere kudeaketa jardueretan etengabe hobetuz doa, akatsetatik ikasiz eta lorpenak orokortuz.
7) '''Itunen garapena''': Erakundeak bere interes-taldeei balio gehiago emateko lagungarri izan ditzakeen beste erakundeak bilatu eta hauekin elkarkidetza itunak ezartzen ditu, hobekuntzarako iturri bihurtzen direlarik.
8) '''Erantzunkizun soziala''': Erakundeak gizartearen beharrak eta arazoak (sozialak, ingurugiro arlokoak, ekonomikoak, etab.)ulertzen ditu eta hauek hobetzeko jarduerak antolatzen ditu.
|
edits