Emily Dickinson: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
tNo edit summary
5. lerroa:
Zazpi urtez Amherst Academy ikastetxean ikasi ondoren, denbora labur batez nesken Mount Holyoke arte liberalen unibertsitatera joan zen, baina berandu baino lehen familiaren etxera itzuli zen. Auzokoen ustez, Dickinson oso pertsona bitxia zen; beti zuriz janzten zen, eta ez zituen gonbidatuak agurtzen; azken urteetan, gainera, ia logelatik irten gabe bizi izan zen. Ez zen inoiz ezkondu, eta adiskideekiko harreman gehienak gutunen bidez landu zituen.<ref>{{Cite web|url=http://www.biography.com/people/emily-dickinson-9274190|title=Emily Dickinson biography|last=|first=|date=|website=|publisher=|access-date=}}</ref>
 
Kasik 1.800 poema idatzi bazituen ere, Dickinson bizirik zela hamabi bat baino ez ziren argitara eman<ref>Sources differ as to the number of poems that were published, but most put it between seven and ten.</ref><ref name=":0" />, denak ere egilearen borondatearen kontra eta garaiko arau poetikoetara egokituta.<ref name="Mc2">McNeil (1986), 2.</ref> Poemetako asko heriotzari eta hilezkortasunari buruzkoak dira, eta; gai horiek dira, baita ere, lagunekiko gutun-trukean lantzen zituenak. 1886an hil zenean, poeta ezezaguna zen bere inguru gertutik kanpora.
 
Emily Dickinsonen ahizpa txiki Laviniak poema sorta mordoa aurkitu zuen, eta poemok publikatzeko asmoari heldu zion. Hala, 1890. urtean argitaratu zen Dickinsonen lehen liburua, ''Poems of Emily Dickinson'' (''Emily Dickinsonen poemak'') izenburuarekin. Jatorrizko poemak apur bat moldatuta argitaratu zen, puntuazio-zeinuei, izenburuei eta zenbait hitzi zegokienez; izan ere, Dickinsonek gidoi luzeak eta maiuskulak erabiltzen ditu, eta hori da, hain justu ere, bere poemen ezaugarri nabarmenenetako bat. Poema guztiak bildu zituen lehen edizioa 1955ean argitaratu zen, Thomas H. Johnson-ek apailatuta. Beste edizio kanoniko bat ere badago, Ralph W. Franklin-ek 1998an eginikoa.<ref name=":0">{{Erreferentzia|izenburua=Susa literatura - Poesia kaiera|url=http://susa-literatura.eus/liburuak/mkai04|sartze-data=2017-07-09}}</ref>
 
Adituek ia aho batez onartzen dute Emily Dickinson Ameriketako Estatu Batuek inoiz izan duten poetarik handienetakoa dela.