Emily Dickinson: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
1. lerroa:
{{biografia infotaula automatikoa}}
'''Emily Elizabeth Dickinson''' ([[Amherst]], [[Massachusetts|Masachusets]], [[Ameriketako Estatu Batuak]], [[1830]]eko [[abenduaren 10]]a - ''Ibid.'' [[1886]]eko [[maiatzaren 15]]a) poeta estatubatuarra izan zen. AEBetako poetarik behinenen artean dago, [[Edgar Allan Poe]], [[Ralph Waldo Emerson]] eta [[Walt Whitman]]ekin batera. Herrikideekin lotura estua zeukan familia ezagun batekoa bazen ere, bizitzaren zatirik handiena aitaren Amhersteko etxetik atera gabe igaro zuen. Sortutako lan gehienak bera hil ostean argiteratuargitaratu ziren.
 
== Biografia ==
Zazpi urtez Amherst Academy ikastetxean ikasi ondoren, denbora labur batez nesken Mount Holyoke arte liberalen unibertsitatera joan zen, baina berandu baino lehen familiaren etxera itzuli zen. Auzokoen ustez, Dickinson oso pertsona bitxia zen; beti zuriz janzten zen, eta ez zituen gonbidatuak agurtzen; azken urteetan, gainera, ia logelatik irten gabe bizi izan zen. Ez zen inoiz ezkondu, eta adiskideekiko harreman gehienak gutunen bidez landu zituen. Azken urteetan, logelatik irten ere ez zen egiten.<ref>{{Cite web|url=http://www.biography.com/people/emily-dickinson-9274190|title=Emily Dickinson biography|last=|first=|date=|website=|publisher=|access-date=}}</ref>
 
IaKasik mila eta zortziehun1.800 poema idatzi bazituen ere, Dickinson bizirik zela hamabi bat baino ez ziren argitara eman, denak ere egilearen borondatearen kontra eta garaiko arau poetikeotara luzepoetikoetara egokituta. 1886an hil zenean, poeta ezezaguna zen bere inguru gertutik kanpora.
 
Emily Dickinsonen ahizpa txiki Laviniak poema sorta mordoa aurkitu zuen, eta poemok publikatzeko asmoari heldu zion. Hala, 1890. urtean argitaratu zen Dickinsonen lehen liburua, ''Poems of Emily Dickinson'' (''Emily Dickinsonen poemak'') izenburuarekin. Jatorrizko poemak apur bat moldatuta argitaratu zen, puntuazio-zeinuei, izenburuei eta zenbait hitzi zegokienez; izan ere, Dickinsonek gidoi luzeak eta maiuskulak erabiltzen ditu, eta hori da, hain justu ere, bere poemen ezaugarri nabarmenenetako bat. Poema guztiak bildu zituen lehen edizioa 1955ean argitaratu zen, Thomas H. Johnson-ek apailatuta. Beste edizio kanoniko bat ere badago, Ralph W. Franklin-ek 1998an eginikoa.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Susa literatura - Poesia kaiera|url=http://susa-literatura.eus/liburuak/mkai04|sartze-data=2017-07-09}}</ref>