Usoa Zumeta: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
4. lerroa:
 
== Biografia ==
Usoa Zumeta Donostian jaio zen, 1969ko urtarrilaren 17an. Usurbilen hazi zen, eta gaur egun ere han bizi da. Aita [[Jose Luis Zumeta]] margolari ezaguna du, eta ama, berriz, Nani Sanz dendari donostiar erretiratua. Arte Ederrak ikasi zituen EHUn. Hasiera batean ikus-entzunezkoetara eta pinturara jo bazuen ere, gero pinturarekin bakarrik jarraitzea erabaki zuen. Bigarren mailan zegoela, serigrafia-ikastaro bat egin zuen Artelekun, eta hori izan da, berak dioenez, serigrafian egin duen formakuntza bakarra.<ref name=":0" /> Ikasle zela, aitak esan zion: “Serigrafia ikasten baduzu, nik lana emango dizut”<ref name=":0">{{Cite web|url=http://www.noaua.eus/wp-content/uploads/2015/02/604web.pdf|izenburua=Elkarrizketa Noaua aldizkarian, 2015eko otsailaren 13an|sartze-data=2017/07/20|egunkaria=|aldizkaria=Noaua|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=|formatua=pdf}}</ref>. Eta horrela ekin zion serigrafiagintzaren ibilbideari.
 
== Ibilbide artistikoa ==