Judith Butler: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
11. lerroa:
Judith Butler bi liburuk egin dute ezagun, nagusiki, biak ere hogei hizkuntzatara baino gehiagotara itzuliak: ''Gender Trouble: Feminism and the Subversion of Identity'' (1990) eta ''Bodies That Matter: On the Discursive Limits of Sex'' (1993). Bi lan horietan, zalantzan jartzen du generoaren dikotomia eta, horrekin batera, generoaren teoria performatiboa garatzen du, subjektuaren identitatea nola eratzen den azaltzen duena. Teoria horren arabera, genero-identitatea ez da biologikoa edo naturala, ez da barne-esentzia baten adierazpena, ezpada eraikuntza sozial eta kultural bat, garaian garaiko ekintza eta jarrera estilizatuen errepikapenaren ondorio; hau da, performatibitatearen ondorio. Horrela, bada, teoria performatiboak genero-identitatearen izaera esentziala deseraikitzen du.
 
Teoria performatiboak arrasto sakona utzi du ikerketa akademikoan. Hainbat akademiko eta aktibista politikoren ustez, generoaren dikotomiatik erabat aldendu eta generoaren ikuskera ez-esentzialista aldarrikatzeak teoria feministek beren oinarriak birformulatzea eragin zuen; horrez gainera, Butlerren testu batzuk [[Queer teoriak|''queer'' mugimenduaren]] zutabetzat jotzen dira.<ref>{{cite news|url=http://www.columbiaspectator.com/2012/04/19/feminist-theorist-judith-butler-rethinks-kinship|abizena=|izena=|izenburua=Feminist theorist Judith Butler rethinks kinship|data=|egunkaria=|formatoa=|hizkuntza=|sartze-data=|last=Thulin|first=Lesley|title=Feminist theorist Judith Butler rethinks kinship|accessdate=9 October 2013|newspaper=Columbia Spectator|date=19 April 2012}}</ref>
 
Feminismoan abiarazitako iraultzaz gain, Butlerren lanak eragin handia izan du kulturaren ikerketan eta filosofia kontinentalean. Horrekin batera, beste diziplina batzuetan ere ekarpen garrantzitsuak egin ditu, hala nola psikoanalisian, literaturan, zinemagintzan, ''performance''-an eta arte bisualetan, besteak beste.