Judith Butler: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-thumb|right +thumb)
Edukia
1. lerroa:
[[Fitxategi:Judith Butler (2011) cropped.jpg|thumb|180px|'''Judith Butler''', 2011.]]
 
'''Judith Butler''' ([[Cleveland]], [[1956|1956ko]]ko [[otsailarenOtsailaren 24|otsailaren 24a]]a - ) estatubatuar filosofo [[postestrukturalismoPostestrukturalismo|postestrukturalista]] da, bereziki [[generoGenero|generoari]]ari, [[etikaEtika|etikari]]ri eta [[politikaPolitika|politikari]]ri buruzko ikerketak eta hausnarketak egin dituena. [[KaliforniakoBatez Unibertsitatea|Berkeleykoere, Unibertsitatean]]''Gender irakasleaTrouble: da.Feminism and the Subversion of Identity'' (1990) eta ''Bodies That Matter: On the Discursive Limits of Sex'' (1993) liburuek egin dute ezagun; generoaren dualtasuna zalantzan jarri, eta generoaren performatibitatearen teoria proposatzen du
 
1993 urteaz geroztik, Judith Butlerrek irakaskuntzan dihardu lanean Kaliforniako Unibertsitatean (Berkeley); Maxine Elliot Katedraduna da Literatura Konparatua Sailean eta Teoria Kritikoaren Programan. Horrez gain, Hannah Arendt Katedraduna eta filosofia-irakaslea da Suitzako European Graduate School (EGS) unibertsitatean.
 
== Biografia ==
Judith Butler Ohion (Cleveland) jaio zen, 1956ko otsailaren 24an. Gurasoen alde bateko arbasoak hungariar-judutarrak dira, eta bestekoak, ostera, errusiar-judutarrak. Amaren amonaren familiaren zati handi bat Holokaustoan hil zen. Umetan eta gaztetan hebreera-eskoletara joan zen, eta etika judutarraren eskolak ere jaso zituen; azken horietan izan zuen lehenengo kontaktua filosofiarekin. 1978an Filosofian lizentziatu zen Yale Unibertsitatean, eta 1984an doktoretza lortu zuen unibertsitate berean. Zenbait unibertsitatetan (Wesleyan, George Washington, Johns Hopkins) irakasle jardun ondoren, 1993an Berkeley Unibertsitatera iritsi zen, eta gaur egun ere han jarraitzen du lanean. 2002an, Amsterdamgo Unibertsitateak Spinoza Filosofia Irakasle izendatu zuen. Geroztik, beste izendapen batzuk ere jaso ditu hainbat unibertsitatetan.
 
== Generoaren teoria performatiboa ==
Judith Butler bi liburuk egin dute ezagun, nagusiki, biak ere hogei  hizkuntzatara baino gehiagotara itzuliak: ''Gender Trouble: Feminism and the Subversion of Identity'' (1990) eta ''Bodies That Matter: On the Discursive Limits of Sex'' (1993). Bi lan horietan, zalantzan jartzen du sexuaren/generoaren dualtasuna eta, horrekin batera, generoaren teoria performatiboa garatzen du, subjektuaren identitatea nola eratzen den azaltzen duena. Teoria horren arabera, genero-identitatea ez da biologikoa edo naturala, ez da barne-esentzia baten adierazpena, ezpada eraikuntza sozial eta kultural bat, garaian garaiko ekintza eta jarreren errepikapenaren ondorio; hau da, performatibitatearen ondorio. Horrela, bada,  genero-identitatearen izaera esentziala deseraikitzen du.
 
Performatibitatearen teoriak arrasto sakona utzi du ikerketa akademikoan. Hainbat akademiko eta aktibista politikoren ustez, sexu/genero dikotomiatik erabat aldendu eta generoaren ikuskera ez-esentzialista aldarrikatzeak teoria feministek beren oinarriak birformulatzea eragin zuen, eta bere testu batzuk ''queer'' mugimenduaren zutabetzat hartzen dira.
 
Feminismoan eragindako iraultzaz gain, Butlerren lanak eragin handia izan du kultura-ikasketetan eta filosofia kontinentalean, eta ekarpen garrantzitsuak egin ditu beste diziplina batzuetan, hala nola psikoanalisiaren, literaturaren, zinemagintzaren eta ''performance''-aren '' ''ikasketetan eta arte bisualetan.
 
== Aktibismoa ==
Butlerrek hainbat gairi buruzko iritzia agertu du publikoki. Lesbianen eta gayen eskubideen defendatzaile aktiboa da, eta feminismoaren aldeko eta gerraren aurkako mugimenduetan ere parte hartzen du. Sionismoaren eta Israelgo Gobernuaren politikek israeldar eta palestinarren arteko gatazkan duen eraginari buruzko iritzi kritikoa agertu du. Ezberdintasun sozial eta ekonomikoaren aurkako eta demokrazia-eredu berrien alde 2011n sortutako Occupy mugimenduan parte hartu du. 2015eko urtarrilean, Black Lives Matter (Beltzen Bizitzak Axola Du) mugimenduari buruz galdetu zioten The New York Times egunkariko elkarrizketa batean, eta 2004ko ''Precarious Life: The Powers of Mourning and Violence'' liburuan idatzitakoak aintzat hartuta erantzun zuen.
 
== Lan hautatuak ==
* '' (1987) Subjects of desire: Hegelian reflections in twentieth-century France''
* '' (1990) Gender trouble: feminism and the subversion of identity''
* '' (1993) Bodies that matter: on the discursive limits of "sex"''
* ''(1997) Excitable speech: a politics of the performative''
* '' (1997) The psychic life of power: theories in subjection''
* '' (2000). Antigone's claim kinship between life and death''
* '' (2004) Precarious life: the powers of mourning and violence''
* '' (2004). Undoing gender''
* '' (2005) Giving an account of oneself''
* '' (2009) Frames of war: when is life grievable?''
* '' (2012) Parting ways: Jewishness and the critique of Zionism''
* '' (2015) Senses of the subject''
* '' (2015) Notes toward a performative theory of assembly''
 
== Euskaraz ==
* [http://elearazi.eizie.eus/2012/06/24/autoreak-plazara-judith-butler-i/ ''Gender Trouble'' (Routledge, 1999) liburuaren hitzaurrea I] ([https://elearazi.wordpress.com/ Elearazi], 2012; itzultzailea: [http://nordanor.eus/nor?id=382&tmp=1500500586420 Garazi Arrula Ruiz])
* [https://elearazi.wordpress.com/2012/07/30/autoreak-plazara-judith-butler-ii/ ''Gender Trouble'' (Routledge, 1999) liburuaren hitzaurrea II] ([https://elearazi.wordpress.com/ Elearazi], 2012; itzultzailea: [http://nordanor.eus/nor?id=382&tmp=1500500586420 Garazi Arrula Ruiz])
 
== Erreferentziak ==
* Wikipediako artikuluak [[wikipedia:Judith_Butler|ingelesez]] eta [[:es:Judith_Butler|gaztelaniaz]]
* [https://elearazi.wordpress.com/ Elearazi]
 
== Ikus, halaber ==
* [https://www.versobooks.com/blogs/3304-an-interview-with-judith-butler Verso Books argitaletxeak 2017ko ekainaren 30ean egindako elkarrizketa]
{{commonskat}}
{{biografia zirriborroa|AEB}}