Monique Wittig: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
errreferentziak
3. lerroa:
 
== Teoriak ==
Wittigen teoriek lesbofeminismoaren oinarria osatu zuten. Teoria horiek postulatu feministetatik eratorriak dira —zehazki, postulatu feminista lesbianetatik—, eta gerora [[queer teoriak]] bere egin eta egokitu baditu ere, egiazki materialismo frantziarrean kokatzen dira. Izan ere, teoria lesbofeministaren arabera, sexuaren kategoria gizarte-eraikuntza bat da, ez aurrez zehazturiko kategoria natural edo biologiko bat, eta eraikuntza hori emakumeen eta gizonen arteko botere-harremanen ondorioz sortzen da; hau da, ez da sexuaren kategoria botere-harremana sorrarazten duena, ezpada alderantziz, botere-harremana da sexuen kategoriak zehazten dituena eta horien beharra daukana.<ref /> Horregatik ulertzen dira gizonezkoak eta emakumezkoak klase gisa, eta ez talde biologiko legez; Wittigen ustez, emakumeak klase gisa definitzen dituena gizonekiko duten esklabotza-egoera da. Ildo horri jarraikiz, heterosexualitatea erregimen politiko bat legez ikusten du, mundua ulertu eta antolatzeko era bat, ez sexu-orientazio, sexu-lehenespen edo sexu-praktika gisa.
 
Bestalde, Wittigek hizkuntzaren funtzioa ere aztertzen du. Bere ustez, hizkuntzak boterearen bereizketa klasikoa iraunarazten du, eta betikotzen ditu, baita, bereizketa horretatik eratorritako definizio guztiak; hau da, hizkuntza eraikuntza maskulino hegemonikoaren esanetara dago, horren arabera sailkatzen da beste guztia.
 
Teoria horiek guztiak feminismo materialistaren jarraitzaile ziren beste hiru emakumerekin batera garatu zituen: Colette Guillaumin, Nicole-Claude-Mathieu eta Paola Tabet. 1970eko hamarkadan, hainbat artikulu argitaratu zituzten Nouvelles Questions Féministes aldizkarian.<ref />
 
== Lan hautatuak ==