Avellaneda (Sopuerta): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Historia arloko datu gehiago sartu. Erdarazko aldean ezin da.
27. lerroa:
 
== Ondarea ==
Han zegoen eta oraindik dirau, antzinako [[Avellanedako Batzarretxea|EnkarterrikoEnkartazioko Juntetxea]]. Juntetxea [[XIV. mendea]]n sortu zuten lehen Batzarretarakobatzarretarako erabiltzen zen haritzaren ondoan. Etxea, [[XX. mendea]]n eraldatua, orain [[Enkarterrietako Museoa]] da.
 
Avellanedan ere galtzada [[Antzinako Erroma|erromatar]] baten zati bat eta {{lang|la|''milliarium''}} bat daude. Galtzada [[Gaztela]]ko lautadatik [[Flaviobriga]]raino joaten zen bide hau.
 
1370an eraiki zuen Avellanedako Jon Mattinenak (Juan Martinez de Avellaneda) Urrutia izeneko dorrea, aspalditik erortzen ari dena.
 
Avellaneda, 450 urte inguruz, enkartauon legebiltzarra edo parlamentua izan da eta hara bidaltzen zituzten ordezkariak gaurko 20 udalerritatik 15ek, orduko 10 errepublikatan bilduak (Artzentalis, Galdamis, Gordexola, Gueñis, Karrantza, Somorrostroko zazpi kontzejuak, Supuerta, Turcíos, Zalla). Barakaldo 1.366an banatu zuten Somorrostrotik, Alontsotei Arguiakoa izan zen, gero Barakaldokoa 1890-1992 artean, handik hona berriro udalerri independentea bilakatuta eta hiriek (Balmaseda, Lanestosa eta Portalete) bestelako harremana mantentzen zuten Juntetxearen boterearekin.
 
1394an bertan idatzi zen lehendabiziko foru enkartaua, ahozko tradizioari eutsiz, Gernikakoa baino 58 urte lehenago.
 
1804tik aurrera oraindik orain batzarkide enkartauek talde bereizi bat osatzen zuten Gernikako legebiltzarrean, bertara joatea presiopeetan lortutako Diputazioaren amarruei esker.
 
1979etik berriro, 20 udalerri enkartauotako herritarrek 13 juntero edo batzarkide aukeratzen dute Batzar Nagusietarako osatzen duten barruti enkartautik.
 
Egun ere Avellaneda Enkartazioaren hiriburu politiko bezala hartzen da eta Bizkaia osoko Batzar Nagusiak urtean behin egiten dira bertan.
 
== Erreferentziak ==