Wawel: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
3. lerroa:
'''Wawel''' (polonieraz: [vavɛl]) [[Krakovia|Krakoviako]] ([[Polonia]]) [[Vistula]] ibaiaren ezkerraldeko ibarran, kareharri baten gainean, mende askotan zehar eraikitako [[gune arkitektoniko]] gotortua da, 228 metroko altueran.
 
Guneak eraikin eta gotorleku ugari ditu. Horien artean handiena eta ezagunena [[Wawelgo gaztelua|errege gaztelua]] eta [[Wawelgo katedrala|Wawelgo Katedrala]] (San Estanislao eta San Wentzeslaoren basilika) dira. Wawel-en harrizko eraikinik zaharrenetako batzuk, hala nola, Ama Birjinaren <font[[Biribilgune color="#0645ad">biribilgune</font>a(arkitektura)|biribilgunea]], K.o. 970 urtekotzat jo daieke. IX. mendekotzat jo daitezken gunearen egurrezko piezarik ere badaude. Gaztelua bera "Europako gaztelu guztietan zoragarrienetako bat" izendatua izan da.
 
Wawel [[poloniar]] herriarentzako esangura handikoa da. K.o. lehenengo milurteko amaierako botere gune politikoa izan zen eta IX. mendean, [[Vistularrak|Vistular]] tribuaren kastro gotortua (Polonieraz: Wiślanie). [[Piast dinastia|Piast dinastiako]] Miezislao I.a Poloniako lehenengo errege historikoa (K.o. 965–992) eta bere oinordekoen: Boleslaw I.a Ausartak (Polonieraz: Bolesław I Chrobry; 992-1025) eta Miezeslao II.ak (1025-1034) aukeratu zuten Wawel beren egoitzetako bat izateko. Aldi berean Wawel [[kristautasun]] poloniar gune nagusietako bat bihurtu zen. Lehen eraikin [[erromaniko]] goiztiarrak eraiki zituzten han, esaterako harrizko katedrala, Krakoviako [[gotzaindegi|gotzaindegiaren]] zerbitzurako, 1000. urtean. [[Kasimiro I.a Poloniakoa|Kasimiro I.a Berrezarlearen]] erregealditik (1034-1058) aurrera, Wawel Poloniako Estatuaren politika eta administrazio gunerik garrantzitsuena bihurtu zen.