Bilintx: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
12. lerroa:
Nikolasa Erkizia Makazaga azkoitiarrarekin ezkondu zen Donostian, [[1869]]ko [[apirilaren 5]]ean. Hiru seme-alaba izan zituzten: Benito ([[1869]], ezkondu aurretik jaioa), Pio Francisco ([[1871]]) eta Maria Ana ([[1874]]).
 
Liberala zen Bilintx, eta Donostiako liberalen laugarren batailoian gudukatu zen [[Hirugarren Karlistaldia]]n, karlistek hiria inguratuta zutelarik. 1876ko [[Donostiako Danborrada|San Sebastian egunean]], karlistek [[Arratzain]] menditik botatako granada bat sartu zitzaion leihotik etxera, Antzoki Zaharrean bizi zelarik, bertako zaindari izan baitzen urtetan. Granada lehertu eta zangoak moztu omen zizkion. Sei hilabete luzetanluzean oinaze izugarriak jasanda hil zen, uztailaren 21ean, [[Hego Euskal Herriko foruak]] deuseztatu zituzten egun berean.
 
[[Madril]]go egunkari nagusi batentzat kazetari lanetan, Hirugarren Karlistaldiaren berri ematen izan zen Donostian [[Manuel Curros Enríquez]] galiziar idazlea, [[Rosalía de Castro|Rosalia de Castrorekin]] batera [[Galizierazko literatura|Galiziako literaturaren]] berpiztea ekarrikoekarri zuena. Curros Enríquezek [[1876]]ko [[urtarrilaren 21]]ean ''El Imparcial'' egunkarian kronika lazgarri bat argitaratu zuen, Bilintxen heriotzaz. Euskal poetaren gorazarrea egiteaz gain, azaltzen du Bilintxen etxera joan zela hura ikustera, zangoetan zauri izugarriak eragin zizkion leherketaren berri jakin orduko.
 
Donostiako Udalak bere izenarekin kale bat izendatu zuen, [[Bilintx kalea (Donostia)|Bilintx kalea]] alegia, justu bera bizi eta lan egin zuen [[Antzoki Zaharra (Donostia)|Antzoki Zaharra]]ren ondoan, hain zuzen.
 
== Idazlea ==