Martin Berasategi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t bizialdia
No edit summary
1. lerroa:
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
'''MartínMartin Berasategi Olazabal''' ([[Donostia]], [[Gipuzkoa]], [[1960]]ko [[apirilaren 27]]a) [[sukaldaritza|sukaldaria]] da, [[Euskal Herriko sukaldaritza]] modernoaren ordezkari nagusietako bat. Familiak jatetxe bat zuen [[Parte Zaharra (Donostia)|Donostiako Parte Zahar]]rean, Bodegón Alejandro izenekoa, eta hantxe hasi zuen bere prestakuntza, amaren eta izebaren gidaritzapean, tarteka-marteka Frantzian egonaldiak eginez osatu zuena. Hogeita bat urtearekin hartu zuen bere gain jatetxearen ardura, eta bost urte geroago (1986) [[Michelin Gida]]ren izar bat lortu zuen.
 
Martin Berasategi taldeari izena ematen dio eta hainbat jatetxe ditu. Horien artean ezagunena, ''Martin Berasategi'' izenekoa, [[Lasarte-Oria|Lasarten]] dago eta hiru izar ditu Michelin Gidan. [[2008]]an munduko 29. jatetxe onena bozkatua izan zen.<ref>[http://www.theworlds50best.com/2008_list.html Restaurant magazine Top 50]</ref> Taldearen beste jatetxeak dira [[Kursaal jauregia|Kursaal]] batzar jauregikoa [[Donostia]]n eta [[Guggenheim Bilbao Museoa|Guggenheim]] museokoa [[Bilbo]]n.