Ireki menu nagusia

Aldaketak

== Biografia ==
Bembibren jaioa ([[Leon]]), [[1936]]an, bederatzi urte zituela, istripu bat izan zuen: tren estazio batean jolasten ari zela, irteerarik gabeko trenbide batean zegoen bagoiak harresi baten kontra zanpatu zuen. Ebakuntza ugari egin behar izan zizkioten, eta ondorioz, herren geratu eta makuluak erabili behar izan zituen bere bizitzan barrena.
[[File:2 biografia - Amablek lau urte zuenean, 1931 urtea - Kaleko argazkilaria hartutako irudia.jpg|thumb|Amable, lau urte zuenean, 1931 - Kaleko argazkilariaargazkilariak egindako irudia|left]]
 
[[1942]]an, Amable zenaren familia [[Donostia]]ra joan zen bizitzera. Tristura, pobrezia eta itxialdi urteak izan ziren: gurasoek ez zuten Amable eskolaratu eta aitak mutikoa eta ama jotzen zituen. Nolanahi ere, agindu judizial bat tartean zela eta, aitak hiria utzi behar izan zuen. Lasaitu ederra hartu zuen Amablek aitarenganako harremana erabat etendakoan. Estraperloz erositako penizilinari esker, osatzen hasi zen, eta tarteka-marteka akuarela eskolak jasotzen hasi zen [[Ascensio Martiarena]]rekin. Horiei esker, bere bokazio piktoriko eta literarioa biziberritu, eta atzera ezineko erabakia bilakatu zen.