Harkaitz Cano: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
→‎Lanak: Orkestra lurtarra, audioa erantsi
→‎Literatur ibilbidea: lotura zuzendu
11. lerroa:
Umetatik erakutsi zuen literaturarekiko zaletasuna eta [[Eusko Jaurlaritza]]k gaztetxoentzat antolatutako Urruzuno Literatur Sarietan, zegokion kategorian, ia urtero saritu zuten. Haren lehenengo lana, ''[[Kea behe-lainopean bezala]]'' poema-liburua [[1994]]ean argitaratu zen [[Susa]] argitaletxean. [[2001]]ean kaleratu zuen hurrengo poesia liburua (''[[Norbait dabil sute-eskaileran]]'') [[New York]]en egonaldi bat egin ondoren; hura ere, argitaletxe berarekin.
 
Lehen lana publikatu ostean, hainbat generoz osaturiko lan batzuk kaleratu zituen; adibidez, ''[[Pauloven txakurrak]]'' ([[Erein]], [[1994]]) eta ''[[Radiobiografiak]]'' ([[Elkar]], [[1995]]). Haien ondoren kaleratu zuen lehen eleberria izan zuena: ''[[Beluna jazz]]'' (Susa, [[1996]]). Geroago, beste hiru eleberri kaleratu ditu Canok; ''[[Pasaia blues]]'' [[1999]]an, ''[[Belarraren ahoa]]'' [[2004]]. urtean eta ''[[Twist (eleberria)|Twist]]'' [[2012]]an. Azken bi horiekin [[Euskadi Literatura Saria]] eskuratu du.
 
Poesia liburuez eta eleberriez gain, aipatzekoak dira haren ipuingintzaren gailurtzat jotzen diren bi liburu; ''[[Telefono kaiolatua]]'' eta ''[[Neguko zirkua]]''. Hainbat estilotan idatzitako oso ipuin bereziez osatutako liburuak dira biak: ipuin batzuek metafikziora jotzen dute; beste batzuek, errealismo zikinetik hurbil kokatzen dira; beste batzuek saiakera-itxura dute...