Fernando Asuero: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
15. lerroa:
 
1929an Asueroren famak goia jo zuen [[Nemesio Manuel Sobrevila]] bilbotar zinegileak ''[[Las maravillosas curas del Doctor Asuero|Las maravillosas curas del doctor Asuero]]'' filma estreinatu zuenean. Filma hori debekatua izan, eta horrek hain justu, asueroterapiaren inguruko misterioa eta jakin-mina handitu baino ez zuen egin. Kazetari ugari gerturatu arren, Asuerok ez zuen inoiz prentsaren aurrean hitzik esan. Kazetariek informazioa sendatutako bezeroengandik atera zuten: doktoreak, erroseta forman bukatzen ziren estilete batzuen laguntzarekin, sudurreko hainbat nerbio kitzikatzen zituen, horien artea trigeminoa.<ref name=":1" />
 
Komunikabideen jarrera kritikoa izan zen gehien bat eta zenbaitzuk "iruzur zientifikotzat" jo zuten. [[Ramon y Cajal]] teknika hau berak "ez zientifikotzat" hartzen zuen. Halere, hainbat tokitako medikuk Asueroren terapiak kopiatzen hasi ziren, ez soilik Espainian, baita ere Frantzian, Italian, Argentinan, Mexikon, Kuban eta Portugalen, bestea beste. Errioxako [[Cihuri]] herriak kale baten izena eskainik zion, han pasa baitzuen umeetako garai bait eta familiak ere bertan jabetzak baitzituen. 1929ko maiatzaren 30ean, milaka pertsona bildu ziren haren etxearen inguruan soilik Asuero ikusteko eta agurtzeko asmoz.<ref name=":1" />
 
== Bitxikieriak ==