Anne Sexton: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t bizialdia +beste
Testua zuzendu
8. lerroa:
1954an, lehenengo alaba jaio osteko urtean, erditu ondorengo depresioa diagnostikatu zioten. Bulkada maniako bat izan zuen, eta ospitaleratu egin zuten. 1955ean, bigarren alaba jaio ondoren, beste krisi bat izan zuen, eta berriz ere ospitaleratu zuten. Alabak beren aitaren aldeko aitita-amamekin bizitzera joan ziren. Urte hartan, bere urtegunean, bere buruaz beste egiten saiatu zen.
 
Marin Orne medikuak poesia idaztera bultzatu zuen, eta 1957an John Holmes-en poesia-lantegira joaten hasi zen. Denbora gutxian, poesiagintzarako dohain berezia zuela erakutsi zuen, eta bere poemak ezagunak egiten hasi ziren, ospe handiko aldizkarietan argitaratuta (''New Yorker'', ''Harper's Magazine'' eta ''Saturday Review''). Mentore izan zuen [https://www.poetryfoundation.org/poets/w-d-snodgrass W. D. Snodgrass] poetak sormena garatzen lagundu zion; haren "Heart's Needle" poeman inspiratuta, Sextonek "The double image" poema idatzi zuen, ama-alaben arteko harremana aztertzen duena. Holmesen lantegian [http://maxinekumin.com/ Maxine Kumin] poeta ezagutu zuen, hil artean lagun mina izango zuena;. 1963 eta 1975 bitartean, haur-literaturako lau liburu argitaratu zituzten elkarrekin. Bostongo Unibertsitateko beste lantegi batean AEBetako poesia konfesionalaren aitzindarietako batekin ikasi zuen, Robert Lowell-ekin; aldi hartan, [[Sylvia Plath]] ezagutu zuen. Gerora, Sextonek berak ere hainbat poesia-lantegi gidatu zituen zenbait unibertsitatetan.
 
SextonekPoemetan lantzen zituen gai nagusiak depresioaren kontrako borroka, suizidiorako joera eta bere bizitza pribatuko beste xehetasun batzuk ziren; esate baterako, senarrarekin eta alabekin zeukan harremana. Bestalde, hainbat kritika jaso zituen garai hartan tabu ziren gaiak jorratzeagatikpoemetara ekartzeagatik, hala nola hilekoa, abortua eta droga-mendekotasuna.
 
Lehenengo poema idatzi eta hamabi urtera, AEBetako poetarik estimatuenetako bat zen. Aitortza eta sari ugari eta liburuak idazteko diru-laguntzak jaso zituen. 1967an poesiako Pulitzer saria irabazi zuen ''Live or die'' liburuarekin; gerora, sari ezagun horretako epaimahaiko kide izan zen.
47. lerroa:
 
== Kanpo loturak ==
* [http://susa-literatura.eus/liburuak/mkai07 Munduko Poesia Kaierak: Anne Sexton] Poemen antologia bat Harkaitz Canok euskarara ekarria, Beñat Sarasolaren hitzaurrearekin
 
{{bizialdia|1928ko|1974ko|Sexton, Anne}}