Pierre Henry: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
sarrera esaldia +kategoriak +beste
Artegia (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa:
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
 
'''Pierre Henry''' ([[Paris]], [[1927]]ko [[abenduaren 9]]a - [[Paris]], [[2017]]ko [[uztailaren 5]]a) frantses musikagilea daizan zen.
 
[[Piano]] eta [[perkusio]]ko ikasketak egin zituen, Parisko Kontserbatorioan. Gaztetatik, soinu-mota guztiak erabiltzeko interesa erakutsi zuen, are artean musika-soinutzat hartzen ez zirenak ere. 1949an Frantziako Irratiko estudio elektronikoan hasi zen lanean; estudio haren sortzaile [[Pierre Schaeffer|Schaefferri]] estetika musikal berri bat sortzen lagundu zion, Groupe de Recherche de Musique Concrète taldeko kideak dagoeneko saiatzen ari zirenaren bidetik, Schaefferren beraren gidaritzapean betiere, musika konkretua izenarekin. Henryren eta musikagile eta hots-ingeniari horren arteko lankidetzaren emaitza nagusia ''Symphonie pour un homme seul'' (1950, ''Sinfonia gizon bakarrarentzat'') izan zen. Aurrerago, Henryk harreman estua izan zuen [[Maurice Béjart]] dantzari eta koreografoarekin. Bien arteko lanaren emaitzatik, hauek dira aipagarrienak: ''Le Voyage'' (''Bidaia''), ''La Reine verte'' (''Erregina berdea''), ''Variations pour une porte et un soupir'' (''Bariazioak ate eta hasperen baterako''). 1958an Apsone-Cabasse estudioa fundatu zuen, eta musika konkretua eta hotsa bitarteko elektronikoen bidez lortzeko teknika berriak nahasten hasi zen. 60ko hamarraldiko bigarren erdian krisi espirituala izan zuen. Garai hartako lanen artean aipagarriak dira ''Messe de Liverpool'' ospetsua (1968, ''Liverpooleko meza''), ''Apocalypse de Jean'' (1968, ''San Joanen Apokalipsia'') eta ''Ceremony'' (1969, ''Zeremonia''). 70eko hamarraldian, baina, bizitzaren ideia mistiko aztertu berriak hasieran eragin zion lilura galduta, iraupen luzeko hainbat obra egin zituen, aurretik grabatutako era guztietako hotsak erabiliz. Azkeneko lan horien artean aipagarria da, adibidez, ''Bigarren sinfonia''.
9. lerroa:
 
{{ lur | data=2011/12/26}}
{{bizialdia|1927ko|2017ko|Henry, Pierre}}
[[Kategoria:Frantziako musikagileak]]
[[Kategoria:Opera egileak]]