Hernaniko kronika: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
3. lerroa:
== Egoitza ==
Egunkariaren egoitza eta Dobera Euskara Elkartearena ere, [[Hernani]]ko Larramendi Kaleko 11. zenbakian dago.
 
== Historia ==
 
Hernaniko Kronika 2000 urteko ekainaren 23an jarri zen martxan [[Dobera Euskara Elkartea]]ren eskutik. Hiru langilez osatutako lan taldeak jarri zuen proiektua martxan. Lehen hiru urteetan astean bost zenbaki kaleratzen zituen, ostegunetik astelehenera. Bi orrialdeko egunkaria zen aurreneko urteetan. 2003ko urtarrilaren 8an astean sei zenbaki argitaratzen hasi zen. Handik urtebetera, 2004ko urtarrilaren 27an egunero argitaratzen hasi zen. <br>
Egunero argitaratzearekin batera orrialde kopurua ere hazten joan da Hernaniko Kronikan. 2005. urteko urtarrilaren 15etik aurrera asteburuetan lau orrialde argitaratzen hasi zen. 2006ko urtarrilaren 28tik aurrera asteburuetako zenbakiak zortzi orrialdetakoak izaten hasi ziren. Gaur egun sei langile ari dira Hernaniko Kronikan lanean, lau kazetari eta hiru marrazkilarik kolaboratzen dute egunkariaren edukiak osatzen, baita Hernaniko lau ikastetxe eta bi euskaltegitako ikasleek ere.<br>
 
== Ale kopurua ==
 
Hernaniko Kronikak gaur egun 4.000 ale kaleratzen ditu egunero. 2000 urtean, martxan jarri zenean, 1.500 ale kaleratzen zituen.
 
== Kanpo loturak ==