Hondoko mikrouhin erradiazioa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
tNo edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:WMAP.jpg|thumb|300px|Irudian, hondoko mikrouhinen erradiazio kosmikoak tenperaturan duen anisotropia ikus daiteke.]]
 
[[Kosmologia|Kosmologian]], '''hondoko mikrouhin erradiazioa''' edo '''mikrouhin erradiazio kosmikoa''' [[unibertso]] guztia betetzen duen [[erradiazio elektromagnetiko]]a da. [[1964]]. urtean aurkitu zuten, horren bila propio ibili barik, [[AEB]]ko bi [[fisikari]]k, [[Arno Penzias]]ek eta [[Robert Woodrow Wilson|Robert Wilson]]ek. Beste batzuk hasita zeukaten bilaketa 1940. hamarkadan, baina hondoko erradiazioaren aurkikuntza ia kasualitatez gertautgertatu zitzaien Penzias eta Wilsoni [[Bell Laborategiak|Bell Laborategientzat]] antena berri batean lanean ari zirelarik. Hurrengo hamarkadan, [[1978]]. urteko [[Nobel Saria]] eman zieten egindako aurkikuntzagatik.
 
Hondoko mikrouhinen erradiazio kosmikoa aurkitzea [[Big Bang]] teoriaren aldeko beste froga indartsu bezala agertu zen. [[Big Bang]] teoriaren arabera, unibertsoa sortu zuen leherketa handiaren oihartzuna litzateke, gaur arte iraun duena. 2,725 [[Kelvin (unitatea)|K]]-eko tenperaturako [[gorputz beltz]]aren ezaugarriak ditu, eta [[mikrouhin]]en maiztasuna du, zehazki 160,2 [[Hertz|GHz]]-ekoa; maiztasun horri 1,9 mm-ko uhin-luzera dagokio. Kosmologo askoren ustez, erradiazio horixe da Big Bang teoriaren froga nagusia.