Jorge Oteiza: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
87. lerroa:
 
Oteizaren itzala dela eta, bere bizitzari eta lanari buruzko liburu eta azterlan ugari eman dira argitara azken urteotan mundu osoan. Bere zuzeneko eskuhartzea dela eta, aipagarriak dira 1999an Donostiako [[Koldo Mitxelena Kulturunea]]n Oteizari eskainitako jardunaldi batzuetan aurkeztu ziren hiru liburu: Oteizaren poemez osatutako ''Cansado y giratorio'' [[Carlos Aurtenetxe]] poeta donostiarraren poemak eta Oteizaren marrazki originalek osatzen zuten ''Jorge Oteiza, la piedra acontecida,'' eta [[Felix Maraña]]k paratutako ''Jorge Oteiza, elogio del descontento'', Oteiza ezagutzeko obra egokia, kronika, artikulu eta elkarrizketa bidez Oteizaren ibilbide pertsonal eta artistikoa biltzen dituena. Helburu berberaz, [[Oteiza Museoa]] Fundazioak, [[Nafarroako Gobernua]]k eta [[Nafarroako Unibertsitate Publikoa]]k, ''Jorge Oteiza, creador integral'' liburua aurkeztu zuten 2000. urtean. Liburua lau urte lehenago eginiko hitzaldi sorta batean oinarritzen zen, eta bertan hainbat kritikari, artista eta Oteizaren lagunek eskultore gipuzkoarri eta bere obrari buruz dituzten ikuspegiak biltzen dira.
Pamiela argitaletxeak Jorge Oteizaren ''Mentalidad vasca'' liburu argitaragabea kaleratu du 2017an. Liburuak1950eko eta 2000ko hamarkadetako testuak batu dituzte liburuan, eta bi zati ditu: Lehenengoan, ondoren ''Quosque tandem...!'' liburuan garatu zituen ideiak daude bilduta. Bigarren zatian, berriz, gertuko zituen artistak eta baita berarentzat erreferente izan zirenak aztertzen dira<ref>http://www.berria.eus/paperekoa/1736/024/001/2017-06-22/oteizaren_nahia_bete_dute.htm</ref>.
 
== Lan eta sarien kronologia ==