Jean-François de La Pérouse: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
5. lerroa:
1756an itsas armadan sartu zen eta, [[Kanada]] aldean [[ingeles]]en aurkako ekinaldietan parte hartu ondoren, lur berrien [[konkista]]rako [[espedizio]] bat antolatu zuen 1785ean.
 
[[Hego Amerika]]tik igaro ondoren, iparralderantz jo eta [[Pazko uhartea]] eta [[Sandwich uharteak]] ([[Hawaii]]) igaro eta gero, [[Necker uhartea (Hawaii)|Necker uhartea]] aurkitu zuen, [[Macau|Makaoko]] itsasertza jo baino lehen. [[Japonia]] aldera joan zen ondoren, eta [[Hokkaido]] eta [[Sakhalin]] uharteen arteko itsasartea zeharkatu zuen (La Pérouse itsasartea gaur egun). Hegoalderantz abiatu zen ondoren, eta [[Samoa]] eta [[Australia]]ra bideratu zen. Australiako Botany badiako itsasertzean idatzi zituen azken gutunak (1788); urte horretan bertan hil zuten Vanikoro uhartean.
[[Fitxategi:La Perouse journey.PNG|thumb|left|300px|La Pérousen espedizioaren ibilbidea.]]