Tomás Meabe: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
7. lerroa:
== Bizitza ==
 
[[Bilbo]]ko familia [[karlismo|karlista]] jatorrikoa izan arren, aita Bilboko udaleko lehenengo bost zinegotzi jeltzaleetako bat izan zen 1899an. Tomás Meabe bera ere, [[Santiago Meabe|Santiago]] eta José anaiekin batera, [[Sabino Arana]]ren jarraitzaileen artean ibili zen gazte-gaztetatik. Haren aginduz hasi zen ideia [[marxista]]k aztertzen, harik eta, ideia berrien alderdi [[humanista]]rekin liluratuta, [[José Madinabeitia]] doktorearekin batera, jelkide izateari utzi eta sozialismoa hobetsi zuen arte. 1902an, ''[[La lucha de clases]]'' izeneko astekari sozialistan hasi zen idazten. Handik urte betera zuzendari izatera iritsi zen, eta [[astekari]] erdia berak betetzen zuen.
 
Artikulu asko egin zituen, [[ateismo]]aren eta langileen alde. Jarrera hori ikusita, familiak eta inguruneak baztertu egin zuen, eta lehen alderdikide izan zituenekin eztabaida suharrak izan zituen. [[Antiklerikalismo|Antiklerikal]]a eta [[antimilitarismo|antimilitarista]] amorratua izan zen Meabe, eta aberri ideiaren erabilera okerraren kontrakoa. 1903an, [[Euskadiko Ezkerraren Gazteak|Espainiako Gazte Sozialisten]] Erakundea sortu zuen. Hantxe [[Indalecio Prieto]], [[Luis Araquistáin]] eta [[Julián Zugazagoitia|Julian Zugazagoitia]] ezagutu zituen. Anitzetan izan zen kartzelan berak idatziriko artikuluetan erregearen eta militarren kontrako iritziak azaltzeagatik, eta 1904an, 8 urteko kartzela zigorra ezarri ziotelarik, Frantziara erbesteratu zen.