Tomás Meabe: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Koma ezabatu
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
7. lerroa:
== Bizitza ==
 
[[Bilbo]]ko familia [[karlismo|karlista]] jatorrikoa izan arren, aita zinegotzi abertzalea izan zen 1899an. Meabe bera ere, Santiago bere anaiarekin batera, [[Sabino Arana]]ren jarraitzaileen artean ibili zen gazte-gaztetatik. Haren aginduz hasi zen ideia [[marxista]]k aztertzen, harik eta, ideia berrien alderdi [[humanista]]rekin liluratuta, [[José Madinabeitia]] doktorearekin batera, jelkide izateari utzi eta sozialismoa hobetsi zuen arte. 1902an, ''[[La lucha de clases]]'' izeneko astekari sozialistan hasi zen idazten. Handik urte betera zuzendari izatera iritsi zen, eta [[astekari]] erdia berak betetzen zuen.

Artikulu asko egin zituen, [[ateismo]]aren eta langileen alde. Jarrera hori ikusita, familiak eta inguruneak baztertu egin zuen, eta lehen alderdikide izan zituenekin eztabaida suharrak izan zituen. [[Antiklerikalismo|Antiklerikal]]a eta [[antimilitarismo|antimilitarista]] amorratua izan zen Meabe, eta aberri ideiaren erabilera okerraren kontrakoa. 1903an, [[Euskadiko Ezkerraren Gazteak|Espainiako Gazte Sozialisten]] Erakundea sortu zuen. Hantxe [[Indalecio Prieto]], [[Luis Araquistáin]] eta [[Julián Zugazagoitia|Julian Zugazagoitia]] ezagutu zituen. Anitzetan izan zen kartzelan berak idatziriko artikuluetan erregearen eta militarren kontrako iritziak azaltzeagatik, eta 1904an, 8 urteko kartzela zigorra ezarri ziotelarik, Frantziara erbesteratu zen.

Hurrengo urtean, Eibarrera itzuli eta atzera ipar Euskal Herrira erbesteratu beharrean aurkitu zen. Ondoren, Parisen eta Londresen bizi izan zen, tuberkulosiak jota, itzulpen urri batzuek eta artikuluek uzten zioten diru apurrarekin. Gaixotasuna indartu ahala, erbestean hil nahi ez eta Bilbora itzuli zen eta [[1912]]an [[Julia Iruretagoiena]] [[eibar]]tarrarekin ezkondu zen. Hala ere, handik Fuencaliente, [[El Escorial]] eta Madrilera joan zen ere. Heriotzaren atarian idatzi zuen ''Apuntes de moribundo'' izeneko liburua. Bere idazlanak hil ondoren izan ziren argitaratuak: ''Obras'' (1920); ''Parábolas'' (1925), ''Las fábulas del errabundo'' (1935, ''Alderraiaren alegiak''). 1968an, eta [[Gabriel Aresti]]ren eskutik, ''14 Alegia'' izeneko liburua argitaratu zuten, euskaraz, gaztelaniaz, galegoz eta katalanez.
 
== Bibliografia ==