Stonewalleko istiluak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
No edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
3. lerroa:
 
AEBko gayek [[1950eko hamarkada|1950]] eta [[1960ko hamarkada]]tan gayen aurkako sistema legala zuten aurrez aurre.<ref group=oh>Illinoisek [[sodomia]] 1961an deskriminalizatu zuen, baina Stonewalleko istiluen garaian beste estatu guztiek homosexualen sexu-ekintzak kriminalizatzen zituzten, baita etxe edo eremu pribatuan zeuden eta baimena ematen zuten helduen artean ere. Sexu bereko bi helduen artean baimendutako sexu harremanak izateagatik euren etxeetako pribatutasunean, isun batetik bost, hamar edo hogei urterako gartzela zigorreraino jaso zezaketen, baita bizi osoko zigorra ere. 1971an hogei estatuk "sexu psikopatiaren" aurkako legeak zituzten homosexualak bakarrik homosexual izateagatik atxilotzeko aukera ematen ziena. [[Pennsylvania]] eta [[Kalifornia]]n sexu delito hau zela eta psikiatriko batera eraman zitzaketen bizitza osorako, eta zazpi estatutan [[zikiratze]]a aurreikusten zen. 1950 eta 1960ko hamarkadatan, zikiratzea, [[emetiko]]ak, [[hipnosi]]a, [[elektroshock terapia]] eta [[lobotomia]] erabitzen zituzten psikiatrek homosexualak "sendatu" ahal izateko.</ref><ref name="Carter" /> Lehenengo [[homofilia]]ren aldeko AEBko taldeek adierazi zuten gayak jendartean normaltasunez bizi zitezkeela, eta homosexual zein [[heterosexual]]entzat hezkuntza ez-konfrontazional berdina ematea proposatzen zuten. 1960ko hamarkadako azken urteetan, hala ere, mugimendu sozial handiak izan ziren AEBn, [[Eskubide Zibilen Mugimendua]], [[1960ko hamarkadako kontrakultura]] edo [[Vietnamgo Gerraren aurkako mugimendia]] kasu. Mugimendu hauek eta Greenwich Villagen zegoen inguru liberalak Stonewalleko istiluak katalizatzen lagundu zuten.
 
Oso komertzio gutxik onartzen zituzten modu argi batean gayak 1950 eta 1960ko hamarkadan zehar. Egiten zutenak, gehienetan, [[taberna]]k ziren, baina tabernako jabeak ez ziren gayak izaten. Garai hartan Stonewall Innen jabea [[Amerikar mafia]] zen<ref>{{Erreferentzia|izena=Duberman, Martin|abizena=B.|izenburua=Stonewall|argitaletxea=Dutton|data=1993|url=https://www.worldcat.org/oclc/26854943|isbn=0525936025}}</ref><ref name="Carter" />. Bezero mota ezberdinetara moldatu zen taberna, eta oso ezaguna zen gay komunitateko pobre eta ertzekoen artean: [[drag queen]]ak, [[transgenero]]ak, gizon gazte afeminatuak, [[butch lesbiana]]k, [[gizonezko prostituzio|gizon prostitutoak]] eta [[etxegabe|etxegabe gazteen]] artean. Polizien sarekadak gayen tabernatan ohikoak ziren 1960ko hamarkadan, baina ofizialek azkar galdu zuten kontrola Stonewall Innen. [[Matxinada]]rako prest zegoen pertsona talde handi bat erakartzea lortu zuten. New Yorkeko polizien eta Greenwich Villageko gayen arteko tentsioak eztanda egin zuen, protesta areagotuz hurrengo gauean, eta hurrengo gauetan zehar. Asteetan zehar Villageko bizilagunak antolatu ziren talde aktibistetan, helburu argi batekin: gay eta lesbianek euren [[sexu orientazio]]a era aske batean bizitzeko lekuak izatea, horregatik atxilotuak izateko beldurrik gabe.
 
== Oharrak ==