Andrea James: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orri berria: «'''Andrea Jean James''' (1967ko urtarrilaren 16a) estatubatuar film-ekoizle, zuzendari, blogari eta transgeneroen eskubideen aldeko ekintzailea da. Indianan hazi zen...»
(Ez dago alderik)

22:05, 26 ekaina 2017ko berrikusketa

Andrea Jean James (1967ko urtarrilaren 16a) estatubatuar film-ekoizle, zuzendari, blogari eta transgeneroen eskubideen aldeko ekintzailea da.

Indianan hazi zen eta Wabash College-n egin zituen ikasketak, non ingeles, latin eta greko hizkuntzetan espezializatu zen. 1989an ingeles hizkuntza eta literaturan graduatu zen Chicagoko Unibertsitatean.

2003an pertsona transgeneroen aldeko Deep Stealth ekoiztetxea sortu zuen Hollywooden Calpernia Addamsekin batera. 2005ean Transamerica filmeko gidoi-aholkulari izan zen eta emakume transgenero baten antzezpena prestatzen lagundu zion Felicity Huffman aktoreari.

Lanak

Filmografia

=Aktore

Zinema
Urtea Izenburua Rola
2005 Transamerica Ahots-entrenatzailea
2009 He Likes Guys Maya

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Andrea James