«Concha Chaos»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
t (clean up using AWB)
'''Concha Chaos''', izen osoz '''Concepción Chaos Lloret''' ([[Ávila]], [[1937]]ko [[abenduaren 8]]a - [[Donostia]], [[2014]]ko [[maiatzaren 8]]a), donostiar liburuzaina izan zen, Donostiako [[Haur Liburutegi Nagusia eta Haur Liburuaren Dokumentaziogunea]]ren sortzaile eta arduraduna.
== Biografia ==
XX. mendearen hasieran Donostiako amaren aldetik goi gizartekoa zen familia baten baitan jaio zen. Bere aita Chaos koronela izan zen.<ref>{{es}} [http://www.interviu.es/reportajes/articulos/inaki-de-juana-chaos-le-desheredan-para-no-pagar-a-las-victimas Iñaki de Juana Chaos: le ´desheredan` para no pagar a las víctimas], Interviú, 2007-02-12.</ref> [[Donostiako Udal Liburutegien Sarea]]n hasi zuen bere ibilaldi profesionala 1961ean; han 46 urtez jarraian lan egin ondoren, 2007ko ekainean hartu zuen erretiroa.
 
Irakurzaletasunaren sustapenaren garrantziaz oharturik berehala bultzatu zuen haurrei zuzendutako saila liburutegian. Horregatik 1970an hasi zen Udal Liburutegiak [[Konstituzio plaza]]n zeukan eraikinean zerbitzu hau ematen, hirugarren pisuan eta 100 metru karratu pasatxoko espazio batean, 50 libururekin soilik. Urteetan zehar, bilduma eta erabiltzaileen kopuruen igoerarekin batera, espazioa eta zerbitzua hobetzeko beharra ikusi zen eta 1994ean Fermin Calbeton kaleko eraikinean jarraitu zen zerbitzua ematen. Instalakuntza berrietan, 0-5 urte bitarteko haurrentzako liburutegia jarri zuen, irakurzaletasuna lehen adinetatik bultzatzeko nahiak bultzatuta, Parisetik ekarritako ideia berri bat errealitatea bihurtuz
48.195

edits