Espainia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
436. lerroa:
| div_2 = Katalunia
| pop_2 = 1.602.386
| img_2 = Central15-10-27-Mirador businessdesde districtPark ofGuell-WMA Barcelona2913 (2)1.JPGjpg
 
| city_3 = Valentzia
516. lerroa:
== Ekonomia ==
{{sakontzeko|Espainiako ekonomia}}
[[Fitxategi:BlueEurozone.svg|right|thumb|250px|Espainia [[Schengen eremua|Schengen eremuko]], [[Eurogune]]ko eta Europar Merkatu Bakarreko kidea da]]
2017an, munduko 14. indar ekonomikoa zen Espainia, [[BPG]]aren arabera, [[Europar Batasun]]eko 5.a, eta [[Eurogune]]ko 4.a. [[2008]]ko [[Atzeraldi Handia]] baino lehen, munduko 8. postura iritsi zen<ref>{{erreferentzia|url=http://www.expansion.com/economia/2016/10/09/57f77aa1e2704ec7038b459f.html|izenburua=España cae en el ránking: pasa de la 8º a la 14º economía del mundo|argitaletxea=expansion.com|sartze-data=2017-06-11}}</ref>. BPGren banaketa, sektoreka, ondorengo hau da: %2,5 besterik ez dagokio nekazaritzari, industriari, %22,4, eta zerbitzuei %75,1 (2016). Biztanleria aktiboaren sektorekako banaketari dagokionez, lehen sektorean enplegatzen da biztanleria aktiboaren %4,2, bigarren sektorean langileen %24, eta hirugarren sektorean edo zerbitzuetan biztanleria aktiboaren %71,7 (2009)<ref name="cia"></ref>.
 
[[Fitxategi:Playa_de_Levante,_Benidorm,_España,_2014-07-02,_DD_86.JPG|left|thumb|260px|[[Benidorm]], Europako turismo gune garrantzitsunetakoa]]
[[XX. mende]]aren erdialdea arte Espainiako ekonomia arkaikoa, garapen eskasekoa eta autarkikoa izan bazen ere, modernizatze prozesu azkarra bizi izan du [[1960]] ingurutik aurrera. [[1960ko hamarkada]]ko hazkunde tasa handien ondoren («espainiar miraria» deitu zitzaion), motelaldi serioa bizi izan zuen (petrolioaren krisialdia) [[1974]]tik [[1985]] aldera arte. [[1986]]tik [[1991]]era, ordea, beste aurrerakada bortitz bat izan zuen eta, [[1992]]tik [[1994]] ingurura gainbehera txiki bat izan ondoren, [[1995]]etik mende amaiera arte hazten jarraitu zuen ekonomiak Espainian ([[1997]]an, % 3,2ko hazkundea). 1986an [[Europar Batasuna]]rekin bat egin izanak guztiz baldintzatu zuen, geroztik, Espainiako agintariek bideratu zuten ekonomia politika. Hainbat gizarte arazo gorabehera, zorroztasunaren aldeko apustua egin zen [[Maastrichteko Ituna|Maastrichteko Itunean]] zehaztutako konbergentzia irizpideak errespetatu ahal izateko. Hala, austeritate neurriak hartzeari, aurrekontu zorrotzak egiteari eta diru politika estuagoa bultzatzeari esker, Espainiak goian aipatutako irizpide gehienak bete ahal izan zituen, eta [[1999]]ko urtarrilaren 1ean [[euro]]an integratu ahal izan ziren herrialdeen zerrendan sartu zen. [[1998]]ko udaberrian, Europar Batzordeak Espainiako emaitza ekonomikoen azterketa egin zuenean, zor publikoaren indizea zegoen soilik Maastrichten erabakitako irizpideetatik kanpo. Aldiz, irizpide horien barruan sartzen ziren inflazioa (%2, 1997an), aurrekontu defizita (%2,9), interes tasen bilakaera eta [[pezeta]]ren parekotasuna aurreko bi urteetan zehar. [[XXI. mende]] hasierako [[Espainiako higiezinen burbuila|higiezinen burbuila]] lehertzean, krisi sakonean sarte zen estatu osoa ordura arte eraikunzak [[Barne produktu gordin|BPGaren]] %16 ematen baitzuen eta langile-tasa %12 zen.<ref name="guru">{{erreferentzia|url=http://www.theglobalguru.com/article.php?id=60&offer=GURU001|izenburua="Global Guru" analisia|sartze-data=2010-06-01|argitaletxea=The Global Guru}}</ref> Krisiaren ondoren, langabezia tasa ia %20ra igo zen<ref>[http://www.economist.com/world/europe/displaystory.cfm?story_id=12987582 Mounting joblessness in Spain | And worse to come], The Economist, Urtarrilaren 22a, 2009</ref> eta, [[Espainiako Gobernua|Finantza Ministroaren]] arabera, «azken mende erdiko atzeraldi sakonenean sartu zen».<ref>[http://www.spanishnews.es/20090118-spain-faces-deepest-recession-in-50-years/id=142/ Spain faces deepest recession in 50 years], Spanish News, Urtarrilaren 18, 2009</ref>
 
[[Fitxategi:Desempleo_España_2015.pNG|right|thumb|260px|[[Langabezia-tasa]] probintzien arabera (2015)]]
Bigarren langabezia-tasarik handiena du Europar Batasuneko herrialdeen artean<ref>{{erreferentzia |url= http://www.berria.eus/paperekoa/1753/013/001/2017-05-03/hamabost_milioi_eta_erdi_langabe.htm| izenburua= Hamabost milioi eta erdi langabe| argitaletxea= berria.eus |sartze-data=2017-06-12}}</ref>, eta [[desberdintasun sozial]]ik handiena Euroguneko herrialdeen artean, herritarren artean errenta erabilgarriak duen banaketari begiratuta. 2006az geroztik, nabarmen handituz joan da desberdintasun sozial hori: gehien irabazten dutenen eta gutxien irabazten dutenen arteko aldea gero eta handiagoa da.<ref>{{erreferentzia|izena1= Cristina |abizena1= Delgado |izena2= Amanda |abizena2= Mars |url= http://economia.elpais.com/economia/2012/10/10/actualidad/1349901592_959130.html |izenburua= España es el país con mayor desigualdad social de la eurozona |argitaletxea= economia.elpais.com| data= 2012-10-10}}</ref>. Autonomia erkidegoen artean, [[Madrilgo Erkidegoa|Madril]] (32.723 euro 2016an), [[Euskadi]] (31.805 euro) eta [[Nafarroako Foru Erkidegoa|Nafarroak]] (29.807 euro) dute [[per capita errenta]] handiena, eta [[Extremadura]] (16.369 euro) eta [[Andaluzia]]k (17.651 euro) txikiena<ref>{{erreferentzia|izena= Cristina |abizena= Delgado |url= http://economia.elpais.com/economia/2017/03/30/actualidad/1490901138_170197.html |izenburua= Cinco comunidades han recuperado ya el PIB por habitante anterior a la crisis |argitaletxea= economia.elpais.com| sartze-data= 2016-06-13}}</ref>.