Joxan Goikoetxea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Ibon U. (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Ibon U. (eztabaida | ekarpenak)
17. lerroa:
Hainbat artistekin lankidetzan aritu da, besteak beste: [[Dulce Pontes]], [[Xabier Lete]], [[Alasdair Fraser]] & Skyedance, [[Paco Ibañez]], [[Bernardo Atxaga]], [[Espido Freire]], [[Imanol Larzabal]], [[Luis Eduardo Aute]], [[Alberto Iglesias]], [[Fernando Velazquez]], [[Emilio Aragón]], [[Balen López de Munain]], [[Txomin Artola]], [[Eliseo Parra]], [[Angel Illarramendi]], [[Diego Vasallo]], [[Oskorri]], [[Mikel Laboa]], [[Javier Alvarez]], [[Suso Saiz]], [[Jorge Drexler]], [[Kepa Junkera]], [[Pasión Vega]] eta [[Pier Paul Berzaitz]].
 
[[Florentino Goikoetxea]] mugalari zenaren senidea da.<ref>Comète sarea |1941-1944. ''Ezagutu Hernani ezagutu (Hernani turismoa)''</ref>
 
== Ibilbidea ==
24. lerroa:
Euskal musika herrikoiaren arloan bere ibilbidea bi egitasmo paraleloetan banatzen da: bata, lehenengoa, zuzeneko folk musika tradizionalaren esparruan [[Alboka (taldea)|Alboka]] taldearekin ([[Alan Griffin]] multiinstrumentista irlandarrarekin batera) grabaturiko lau diskoarekin: ''Alboka'' (1994), ''Bi beso lur'' (1998), ''Lorius'' (2000) eta ''Lau anaiak'' (2004). Eta bigarrengoa berriz, [[Juan Mari Beltran]] musikari eta ikertzailearekin abiatutako bide berritzailea,  birziklatze musikala eta esperimentalaren bidez. Bi diska nabarmen grabatu zituen Beltranekin: ''Egurraren orpotik dator...''(1993) eta ''Beti ttun-ttun'' (1998), biak ere Suso Saiz gitarra-jole ospetsuaren ekoizpenarekin. Gitarrista espainiarra dugu Goikoetxearen ibilbidean beste erreferentzi puntu garrantzitsu bat, harekin grabatu zituen ''Quartet'' (1997 - zuzenean)  eta ''Elektro psychodelic film remix in living stereo'' (2000).
 
Joxan Goikoetxeak musika, irudia, dantza, eskultura eta literatura uztartzen dituzten hainbat ikuskizun eta proiektu sortu eta estreinatu ditu. Eremu horretan ''Libertango'' (1991)ren ostean ''Ametsaren Bidea'' (1994), ''Metropolis'' (1995), ''Supernova'' (2000), ''El Sueño de Alejandro'' (2001), ''Agur, Everest'' (2010), ''Gau-Beranduan'' (2013), ''Ihes'' (2014), ''EzpaletenaK'' (2015), ''Maite K'' (2016), ''Adiorik Gabe - Sin Adiós'' (2016) eta ''Zerua beti beherago dago'' (2016) iritsi ziren eta bereziki ''Goazen Lagun'' (1996) Euskal Herrian ezaugarri hauekin egindako lehen proiektu multimedia. Kontzeptu eta euskarri berri honek 1995 urtean AZTARNA zigilua sortzera bultzatu zuen, hainbat euskal artisten lanak argitaratuaz orduz geroztik. Zinemarako, telebistarako eta antzerkirako lanak ere konposatu, moldatu eta ekoiztu izan ditu.
 
Zinemarako, telebistarako eta antzerkirako lanak ere konposatu, moldatu eta ekoiztu izan ditu, besteak beste Comète sareari buruzko Azken bidaia dokumentaleko musika. Hain zuzen ere, sare horretako partaide izan zen Florentino Goikoetxearen senidea da, bere aitona eta Florentino anaiak baitziren.<ref>Comète sarea | 1941-1944. ''Hernani ezagutu (Hernani turismoa)''</ref>
 
== Diskoak eta beste sormen lanak ==