Ireki menu nagusia

Aldaketak

[[Primo de Riveraren diktadura]] [[1930]]ean amaitu zen, eta ondoko urtean, [[1931]]ko apirilaren 14an, [[Espainiako Bigarren Errepublika|Bigarren Errepublika]] aldarrikatu zen. Errepublika garaian, erreforma garrantzitsuak abiarazi ziren herrialdea modernizatzeko (nekazaritza erreforma, armadaren berregituratzea, hezkuntza erreforma), [[sufragio unibertsal]]a ezarri zen, emakumeei boto eskubidea emanez, eta lehenbiziko autonomia estatutuak onartu ziren (Kataluniakoa [[1932]]an, Euskadi eta Galiziakoak [[1936]]an)<ref>{{erreferentzia|url= http://www.historiasiglo20.org/HE/13a-1.htm |izenburua= La Constitución de 1931 y el bienio reformista. |argitaletxea= historiasiglo20.org| sartze-data= 2017-06-07}}</ref><ref name="hist20">{{erreferentzia|url= http://www.historiasiglo20.org/HE/13a-2.htm |izenburua= El bienio radical-cedista. La revolución de 1934. Las elecciones de 1936 y el Frente Popular. |argitaletxea= historiasiglo20.org| sartze-data= 2017-06-07}}</ref>. Lehenbiziko bi urteetan [[Niceto Alcalá Zamora]] izan zen presidentea, errepublikarren eta sozialisten laguntzarekin, eta [[Alejandro Lerroux]] [[1933]]-[[1336]] bitartean, eskuinaren babesarekin. Polarizazio politikoa oso handia zen, eta bortxakeriako ekintzak ere izan ziren: eliza eta komentuen erretzea, [[Sanjurjada|José Sanjurjoren matxinada]], [[Casas Viejasko gertakariak]], [[1934ko Iraultza]] eta buruzagi politikoen aurkako atentatuak<ref>{{erreferentzia|izena= José Luis |abizena= de la Granja Sáinz |izena2= Javier |abizena2= Ugarte Tellería |url= http://www.euskomedia.org/aunamendi/ee71216 |izenburua= Guda Zibila 1936-1939 |argitaletxea= euskomedia.org| sartze-data= 2017-06-07}}</ref><ref name="hist20"></ref><ref name="tamames">{{erreferentzia|izena=Ramón |abizena=Tamames Gómez |url= https://books.google.es/books?id=N584AwAAQBAJ&printsec=frontcover#v=onepage&q&f=false | izenburua= Breve historia de la guerra civil |argitaletxea= Ediciones B. | sartze-data=2017-6-8}}</ref>.
 
[[Fitxategi:The destruction wrought on Granollers after raidBundesarchiv_Bild_183-H25224,_Guernica,_Ruinen.jpg|left|thumb|260px|[[GranollersGernikako bonbardaketa]] suntsitua, [[Espainiako Gerra Zibila|Gerra ZibileanZibil]]ean (1937ko apirilaren 26a).]]
[[1936]]ko otsaileko hauteskundeetan [[Fronte Popularra (Espainia)|Fronte Popularra]], ezkerreko alderdien koalizioa, nagusitu zen, eta [[Manuel Azaña]] izendatu zuten presidente. Errepublikaren erreformak geldiarazteko asmoz, uztailaren 17 eta 18an, armadaren zati handi batek [[1936ko uztaileko Espainiako estatu-kolpea|estatu-kolpea]] jo zuen; hiri handi gehienek ([[Madril]], [[Bartzelona]], [[Bilbo]], [[Valentzia]], [[Málaga]], [[Donostia]]), ordea, Errepublikari leial iraun zuten<ref name="tamames"></ref>. Espainia bi gunetan zatiturik gelditu zen, bata gobernu errepublikarraren mendekoa eta bestea matxinoek kontrolatzen zutena, eta [[Espainiako Gerra Zibila|Gerra Zibila]] hasi zen. [[Francisco Franco]] bilakatu zen errebel buruzagi nagusi. Hauek [[Alemania Nazia]]ren eta [[Italiako Errepublika Soziala|Italia Faxistaren]] laguntza handia izan zuten; errepublikarrek barneko eta kanpoko laguntza zuten, sozialistena, komunistena, eta zenbait liberalena, eta baita [[Sobietar Batasuna]]rena ere. Hurrengo hiru urtean, milioi erdi bat gizabanako hil ziren: guda zelaian 300.000, eta errepresioaren ondorioz 200.000. Guda zelaietatik at egindako hilketa horietatik, 50.000 errepublikarren kontrolpeko eremuan izan ziren (faxisten estatu kolpearen ondorengo bost hilabeteko kaos hartan, ia guztiak), eta gainerakoak frankistek eragin zituzten. Errepublikar agintariek, beren kontrolpeko eremuan, hilketa horiek gerarazten saiatu ziren; agintari frankistek, berriz, hilketa horiek egiten lagundu zuten, aurkariak eta aurkari izan zitezkeenak hiltzea beren gobernua sendotzeko nahita erabilitako estrategia izan zen.<ref>{{erreferentzia|izena= Tereixa Constenla| url= http://www.elpais.com/articulo/portada/Espana/masacrada/elpepusoceps/20110327elpepspor_10/Tes |izenburua= España masacrada |argitaletxea= elpais.com| data= 2011-03-27}}</ref>. Gerra 1939ko apirilaren 1ean amaitu zen, frankisten garaipenarekin.
 
[[Fitxategi:Francisco_Franco_1930.jpg|thumb|190px|right|[[Francisco Franco]]k agindu zuen Espainian 1939-1975 bitartean]]
Gerra Zibila matxinoek irabazirik, Francisco Franco jarri zen estatuburu; demokrazia suntsiturik, diktadura ezarri zuen. Frankismoak gogor zapaldu zituen erregimenaren aurkariak, bereziki lehenbiziko urteetan. 400.000 lagun erbestera joan ziren, beste hainbeste kartzelatuak izan ziren, eta 50.000 hilaraziak<ref>{{erreferentzia|izena=Fernando |abizena= Mendiola Gonzalo |url= http://www.euskomedia.org/aunamendi/ee153855/141913| izenburua= Frankismoa: Errepresioa, erregimenaren oinarria |argitaletxea= Auñamendi Eusko Entziklopedia, euskomedia.org | sartze-data=2017-6-8}}</ref>. [[1937]]an sortutako ''Falange Española Tradicionalista y de las JONS'' zen legezko alderdi politiko bakarra<ref>{{erreferentzia|izena=Fernando |abizena= Mendiola Gonzalo |url= http://www.euskomedia.org/aunamendi/ee153855/141914?idi=es| izenburua= Frankismoa: Lau Hamarkadetako diktadura (1936-1975): Erregimenaren egituratze politikoa |argitaletxea= Auñamendi Eusko Entziklopedia, euskomedia.org | sartze-data=2017-6-8}}</ref>. [[Ardatzeko potentziak|Ardatzeko potentziekin]] kidetasun handiak bazituen ere, Francoren erregimenak neutral iraun zuen [[Bigarren Mundu Gerra]]n<ref>{{erreferentzia|izena=María de los Ángeles |abizena= Egido León |url= http://revistas.uned.es/index.php/ETFV/article/view/2672| izenburua= Franco y las potencias del Eje : la tentación intervencionista de España en la Segunda Guerra Mundial |argitaletxea= revistas.uned.es | sartze-data=2017-6-8}}</ref>. Gerra ondoan, herrialdea isolaturik gelditu zen, eta [[Nazio Batu]]etatik at. [[1955]]etik aurrera, egoera aldatuz joan zen; izan ere, [[Gerra Hotza]] zela-eta, Estatu Batuentzat garrantzi estrategiko handia zuen Espainian base militarrak ezartzeak, eta Franco horretaz baliatu zen. Autoritarismoa, nazionalismoa, oso katolizismo kontserbadorea sustatzea ([[nazionalkatolizismo]]a), eta gaztelania ez beste hizkuntzak zapaltzea izan ziren frankismoaren politikaren ezaugarriak. [[1959]]an, [[Maroko]], espainiar eta frantziar protekturatu izandakoa, independizatu zen, eta [[1968]]an [[Ginea Espainiarra]]. [[1969]]an, Francok [[Joan Karlos I.a Espainiakoa|Joan Karlos Borboikoa]], Alfontso XIII.aren biloba, izendatu zuen bere ondorengo<ref>{{erreferentzia|izena= |abizena= |url= http://www1.euskadi.net/harluxet/hiztegia.asp?sarrera=francoba| izenburua= Franco Bahamonde, Francisco |argitaletxea= Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa, euskadi.net | sartze-data=2017-6-8}}</ref>, eta hark estatuburuaren eginbeharrak hartu zituen bere gain diktadoreak osasuna galdu zuenean, [[1974]]ean.
 
28.324

edits