Hiroshima eta Nagasakiko bonbardaketa nuklearrak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
51. lerroa:
 
=== Bizirik iraundako baten lekukotasuna ===
{{aipua|Goiz zen eta eguna bero eta eder zegoen (...). Kamiseta eta prakak jantzitjantzita, egongelako lurrean etzanda nengoen, neke-neke eginda, gau osoan ospitalean guardian eman eta gero lorik egin gabe nengoelako.
 
Halako batean, argitasun itsugarri batek ikaratu egin ninduen (...). Lorategiko itzalak joan egin ziren eta argia une batez oso bizi eta distiratsua izan ostean, iluntasun handia etorri zen (...). Ustekabean konturatu nintzen guztiz biluzik nengoela. Hura gauza arraroa! Non zeuden nire kamiseta eta jertsea? Zer gertatu ote zen? Gorputzeko eskuinaldean ebakiak eta odola nituen; ezpal zati bat neukan aldakan sartuta eta gauza bero bat etorri zitzaidan ahora. Masailean zauria nuen eta kristal zati handi bat saman sartuta (...). Gure etxea dardarka hasi eta goitik behera jausi zen hauts lainoa harrotuz (...). Sua zabaltzen zihoan eta haize erregarria altxatu zuen (...). Giza itzal batzuk hara eta hona zebiltzan txorimaloen antzera, oinazetan zeudela igartzen zitzaien eta besoak gorputzetik aparte zeramatzan. Pertsonok estutu egin ninduten erreta zeudela konturatu nintzen arte, besoak aldenduta zeramatzaten larru bizian zituzten aldeak ez ukitzeko. Egia esan, denok genuen antzekotasun bat. Isil-isilik egotea.|Michiciko Hachiya, Hiroshimako ospitaleko medikua 1945ean, "Hiroshimako egunkaria".}}
 
== Aurrekariak ==
[[Bigarren Mundu Gerra]] libratzen ari zen bitartean zentroeuropear zientzialari mordok [[Ameriketako Estatu Batuak|Estatu Batuetara]] erbesteratu behar izan zuen gobernu naziaren gehiegikerietatik aske sentitu nahirik. Iheslari ilustratu hauek [[Adolf Hitler|Hitlerren]] zientzialariek [[bonba nuklear|bonba atomikoa]] garatzen hasiak zirelaz ziur ageri ziren. Hondamendi masiboa eragin zezakeen arma honen aitzindaria [[Ameriketako Estatu Batuak|Estatu Batuetara]] erbesteratu zuen [[Leo Szilard]] zientzialari hungariarra izan zen. [[1939]]ko [[uztail]]ean, [[Leo Szilard|Szilardek]] Hahn eta Strassman alemaniarrak atomoaren fisioaren lorpenaren berri izan zuen eta aplikazio militarretara bideratuta zegoela agudo ulertu zuen.