Mistizismo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
6. lerroa:
Historian zehar jainkoaren ezagutza zuzena, zentzumenez eta ezagupen arrazionalaz haraindikoa, erlijio nagusi guztietan azaldu da: ''[[taoismo]]a'' [[Txinako Herri Errepublika|Txinan]]; ''[[yoga]]'' [[India]]n; ''[[vajrayāna|vajrayana]]'' eta ''[[zen]]'' [[budismo]]an; ''[[sufismo]]a'' [[Islam]]en, ''[[kabala]]'' [[judu]]en artean, etab.
 
Mendebaldeko filosofian, mistizismoaren eragin zuzena [[Plotino]]ren [[neoplatonismo]]an agertu zen lehenik; gero, [[Agustin Hiponakoa]]ren eta [[Dionisio Areopagokoa]]ren bidez eragin handia izan zuen [[Erdi Aroa|Erdi Aroko]] [[kristautasun]]ean ([[Bernardo Clairvauxkoa|San Bernardo Clairvauxkoa]], [[Frantzisko Asiskoa|San Frantzisko Asiskoa]]). XIV. eta XV. mendeetan [[Eckhart maisua|Meister Eckhart]], [[Heinrich Seuse]], [[Jan van Ruysbroek]], [[Johannes Tauler]], [[Katalina Sienakoa]] eta [[Thomas à Kempis]] mistikoak nabarmendu ziren. [[XVI. mendea]]n [[espainia]]r poeta mistikoak nabarmendu ziren, batez ere, [[Joan Gurutzekoa]] eta [[Teresa Avilakoa]]. Bestalde, [[filosofia]]n [[Baruch Spinoza|Spinozak]] eta literaturan [[Johann Wolfgang von Goethe|Goethek]] unibertsoaren egiturekin eta bideekin bat egiten duen mistizismo kosmikoaren alde egin zuten.
 
== MISTIZISMO ==