Ireki menu nagusia

Aldaketak

ez dago edizio laburpenik
=== Aro Modernoa ===
{{sakontzeko|Amerikaren Aurkikuntza|Espainiar Inperioa}}
[[Fitxategi:Emanuel_Gottlieb_Leutze_-_Columbus_Before_the_Queen.JPG|thumb|280px270px|right|[[Kristobal Kolon]], [[Fernando II.a Aragoikoa]] eta [[Elisabet I.a Gaztelakoa]] [[Alhambra]]n batzartuak]]
[[1469]]an, Aragoiko [[Fernando II.a Aragoikoa|Fernando II.aren]] eta Gaztelako [[Elisabet I.a Gaztelakoa|Elisabet I.aren]] ezkontzaren bitartez, bi erreinu kristau nagusiak elkartu ziren. [[1478]]an, [[Kanariak]] konkistatu zituzten, eta [[1492]]an [[Granadako Erresuma|Granada]], azken erresuma musulmana<ref>{{erreferentzia |izena= |abizena= |url= http://www.bbc.co.uk/religion/religions/islam/history/spain_1.shtml| izenburua= Muslim Spain (711-1492) |argitaletxea= bbc.co.uk | sartze-data=2017-6-3}}</ref>. Urte berean, [[Errege-erregina Katolikoak|Errege-erregina Katolikoek]] juduak kanporatu zituzten Gaztela eta Aragoitik<ref>{{erreferentzia|izena= |abizena= |url= http://www.artehistoria.com/v2/contextos/1487.htm| izenburua= Pacificación interna y medidas unificadoras |argitaletxea= artehistoria.com | sartze-data=2017-6-4}}</ref>. [[1512]]an, Gaztelak [[Nafarroako konkista|Nafarroako Erresuma beretu zuten]] .
 
Filipe II.a izan zen Habsburgotarren artean espainiarrena. Europako nagusigoari eusteaz gain, [[Portugalgo Erresuma]] ere bereganatu zuen<ref name="harluxet"></ref>. Oso elizkoia baitzen, bere helburu nagusietako bat Erromako fede katolikoaren alde borrokatzea zen. Hori zela eta, gudu eta bidaldi askotan sartu zuen herria: [[Frantziako Erlijio Gerrak]] eta [[Laurogei Urteko Gerra]] protestanteen aurka, [[Lepantoko gudua]] otomandarren aurka; [[1588]]an, [[Ingalaterra]] inbaditzera zihoan [[Itsas Armada Garaiezina]]k sekulako hondamena jasan zuen. Filipe II. aren ondoren, hiru habsburgotar izan ziren errege, oso ahulak denak, eta herriak beherakada handia egin zuen urte haietan. [[1609]]-[[1613]] bitartean, [[Filipe III.a Espainiakoa|Filipe III.aren]] aginduz, [[Moriskoen kanporatzea|moriskoak kanporatuak izan ziren]]<ref>{{erreferentzia|izena= |abizena= |url= http://www.hiru.eus/eu/historia/los-austrias-menores | izenburua= Austria txikiak |argitaletxea= hiru.eus | sartze-data=2017-6-5}}</ref>. [[Filipe IV.a Espainiakoa|Filipe IV.ak]] [[Olivares konde-dukea]]ren esku utzi zuen gobernua. Portugal [[1640]]an bereizi zen, eta [[1659]]an [[Pirinioetako Hitzarmena]] sinatu zuten Espainia eta Frantziak, [[Hogeita Hamar Urteko Gerra]]ri amaiera emateko.
 
[[Fitxategi:La_familia_de_Felipe_V_(Van_Loo).jpg|thumb|280px270px|right|[[Filipe V.a Espainiakoa|Filipe V.aren]] familia, [[Louis-Michel van Loo|van Looren]] margoa]]
Habsburgotarren agintaritza [[1700]]ean bukatu zen, [[Karlos II.a Espainiakoa|Karlos II.a]] seme-alabarik gabe hil zenean. [[Luis XIV.a Frantziakoa]]ren biloba [[Filipe V.a Espainiakoa|Filipe Anjoukoa]] izendatu zuten ondorengo, baina [[Leopoldo I.a Austriakoa]]k ez zuen onartu borboien dinastia ezartzea<ref name="harluxet"></ref>. Horrek [[Espainiako Ondorengotza Gerra]] (1701-1714) ekarri zuen; haren ondorioz galdu zituen Espainiak [[Espainiar Herbehereak|Herbehereak]], [[Milanerria]], [[Sardiniako Erresuma|Sardinia]] eta [[Napoliko Erresuma|Napoli]]. [[XVIII. mende]]an, borboitarrek ([[Filipe V.a Espainiakoa|Filipe V.a]], [[Fernando VI.a Espainiakoa|Fernando VI.a]] eta [[Karlos III.a Espainiakoa|Karlos III.a]]) administrazioa eta gudarostea berritu zituzten, eta herrialdea modernotzen ahalegindu ziren, horretarako zentralismoa eta [[despotismo ilustratu]]a ezarriz. Ekonomiaren egoerak hobera egin zuen, eta biztanleak ugaldu egin ziren.
 
=== XIX. mendea ===
{{sakontzeko|Iberiar Penintsulako Gerra|Karlistaldiak|Elisabet II.a Espainiakoaren erregealdia|Seiurteko demokratikoa}}
[[Fitxategi:El_Tres_de_Mayo,_by_Francisco_de_Goya,_from_Prado_in_Google_Earth.jpg|thumb|280px270px|left|[[Maiatzaren hiruko fusilamenduak]], [[Iberiar Penintsulako Gerra]]ko gertaera, [[Goya]]ren margoa]]
[[1793]]an, [[Frantziako Iraultza]]ren ondoan, Espainia gerran sartu zen [[Frantziako Lehen Errepublika|Frantziako Errepublikaren]] aurka, [[Lehen Koalizioa]]ren barnean. [[1795]]ean sinatutako [[Basileako Bakea]]ren ondorioz, [[Hispaniola]] uhartearen bi heren galdu zituen<ref>{{erreferentzia|izena= Enrique |abizena= Giménez López |url= http://www.artehistoria.com/v2/contextos/6851.htm | izenburua= La Paz de Basilea |argitaletxea= artehistoria.com | sartze-data=2017-6-5}}</ref>. [[Hirugarren Koalizioaren Gerra]]n, berriz, Frantziarekin elkar hartu zuen, baina [[Erresuma Batu]]ko itsas armada nagusitu zitzaion [[Trafalgarko gudua]]n<ref>{{erreferentzia|izena= |abizena= |url= http://www.nationalgeographic.com.es/historia/grandes-reportajes/batalla-trafalgar-ultima-victoria-nelson_10801 | izenburua= La batalla de Trafalgar, la última victoria de Nelson |argitaletxea= nationalgeographic.com.es | sartze-data=2017-6-5}}</ref>.
 
[[Fitxategi:El_Tres_de_Mayo,_by_Francisco_de_Goya,_from_Prado_in_Google_Earth.jpg|thumb|280px|left|[[Maiatzaren hiruko fusilamenduak]], [[Iberiar Penintsulako Gerra]]ko gertaera, [[Goya]]ren margoa]]
[[1808]]an, [[Napoleon Bonaparte]]k Espainia inbaditu zuen, eta [[Karlos IV.a Espainiakoa|Karlos IV.ak]] Napoleonen anaia [[Josef Bonaparte|Josefen]] alde abdikatu behar izan zuen. Espainiar herriak ez zuen errege hori onartu, eta frantsesen aurkako [[Iberiar Penintsulako Gerra]] hasi zen. [[1810]]ean, [[Cadizko Gorteak]] batzartu ziren, Bonaparteren kontrako indarrak batzeko eta [[1812ko Espainiako Konstituzioa|konstituzio liberala]] idazteko<ref>{{erreferentzia|izena= Rafael |abizena= Sánchez Mantero |url= http://www.artehistoria.com/v2/contextos/6903.htm | izenburua= El camino hacia las Cortes |argitaletxea= artehistoria.com | sartze-data=2017-6-5}}</ref>. [[1814]]an, gudaroste espainiar eta britainiarrek garaitu zituzten Napoleonen osteak, eta borboitarrak itzuli ziren erregetzara [[Fernando VII.a Espainiakoa|Fernando VII.arekin]]. Penintsulako gerra profitatuz, Espainiak Ameriketan zeuzkan kolonia gehienetan iraultzak piztu, eta independentzia adieraziz joan ziren. [[1825]]erako, Espainiak bi kolonia besterik ez zuen Ameriketan: [[Kuba]] eta [[Puerto Rico]]<ref>{{erreferentzia|izena= Federico |abizena= Lara Peinado |izena2= Joaquín |abizena2= Córdoba Zoilo |url= http://www.artehistoria.com/v2/contextos/2580.htm | izenburua= La independencia del Imperio Español |argitaletxea= artehistoria.com | sartze-data=2017-6-5}}</ref>.
 
[[Fitxategi:IsabellaII.png|thumb|160px|right|[[Elisabet II.a Borboikoa (Espainia)|Elisabet II.a]]]]
Fernando VII.ak Napoleonen kontrako gerran idatzi zen konstituzio liberala kendu eta errege absolutu gisa gobernatu zuen, [[1820]]an burgesia liberalak beste konstituzio berri baten mendeko jartzera behartu zuen arte; [[Hirurteko Liberala]] izan zen. [[1823]]an, ordea, Frantziako [[San Luisen Ehun Mila Semeak|San Luisen Ehun Mila Semeen]] laguntzarekin, liberalismoa eraitsi eta absolutismoa ezarri zen berriro. Fernando VII.a hiltzean, [[Elisabet II.a Borboikoa (Espainia)|Elisabet II.a]] bihurtu zen erregina, baina haren osaba [[Karlos Maria Isidro Borboikoa|Karlos Maria Isidrok]] ere galdegin zuen tronua; horrela lehertu zen [[Lehen Gerra Karlista]]. Ez zen dinastia afera hutsa: Elisabet erreforma liberalen eta zentralizazioaren alde zegoen; Karlosen aldekoak berriz, kontserbadoreak ziren, eta foruak errespetatzearen aldekoak<ref>{{erreferentzia|izena= |abizena= |url= http://karlismoa.euskomedia.org/lehen_karlistaldia_18331840.html | izenburua= Lehen karlistaldia: 1833-1840 |argitaletxea= karlismoa.euskomedia.org | sartze-data=2017-6-5}}</ref><ref name="harluxet"></ref>. [[1840]]an liberalak nagusitu baziren ere, [[1846]]an [[Bigarren Karlistaldia|karlistak altxatu ziren Katalunian]]; orduan ere ez zuten arrakastatik izan<ref>{{erreferentzia|izena= |abizena= |url= http://karlismoa.euskomedia.org/liberalen_nagusitasuna_18401868.html | izenburua= Liberalen nagusitasuna: 1840-1868 |argitaletxea= karlismoa.euskomedia.org | sartze-data=2017-6-6}}</ref>.
[[Fitxategi:Barcelona,_proclamación_de_la_república,_aspecto_de_la_plaza_de_San_Jaime_en_la_mañana_del_21_de_febrero,_de_Pellicer.jpg|thumb|270px|left|[[Espainiako Lehen Errepublika|Lehen Errepublikaren]] aldarrikapena [[Bartzelona]]ko [[Sant Jaume plaza]]n, [[1873]]ko otsaila]]
Elisabet II.aren erreginaldian jazarraldi militar ugari izan zen, bai aurrerazale, bai kontserbadore. [[1868]]ko iraileko iraultzak eman zion hasiera [[Seiurteko demokratikoa]]ri. Erreginak erbestera alde egin behar izan zuen eta, ondoko urtean, gizonezkoen [[sufragio unibertsal]] zuzenez hautatutako gorte konstituziogileek konstituzio berria onartu zuten. [[1870]]ean, gorteek [[Amadeo I.a Espainiakoa|Amadeo Savoiakoa]] hautatu zuten Espainiako errege. [[1872]]an, [[Hirugarren Gerra Karlista]] hasi zen, karlisten altxamendu baten bidez<ref>{{erreferentzia|izena= |abizena= |url= http://karlismoa.euskomedia.org/garaipena_lortzeko_beste_aukera_bat_18681876.html | izenburua= Garaipena lortzeko beste aukera bat: 1868-1876 |argitaletxea= karlismoa.euskomedia.org | sartze-data=2017-6-6}}</ref>. [[1873]]an [[Espainiako Lehen Errepublika]] aldarrikatu arren<ref>{{erreferentzia|izena=Angel |abizena=Bahamonde |url= http://www.artehistoria.com/v2/contextos/7018.htm | izenburua= La I República |argitaletxea= artehistoria.com | sartze-data=2017-6-6}}</ref>, [[1874]]an borboien monarkia berrezarri zen, Elisabet II.aren seme [[Alfontso XII.a Espainiakoa|Alfontso XII.a]] errege izendaturik<ref>{{erreferentzia|izena=Carlos |abizena=Dardé |url= http://www.artehistoria.com/v2/contextos/7090.htm | izenburua= La Restauración |argitaletxea= artehistoria.com | sartze-data=2017-6-6}}</ref>. [[Espainiako 1876ko konstituzioa|1876ko konstituzioa]] onartu zenetik aurrera, [[Práxedes Mateo Sagasta]] buru zuten liberalak eta [[Antonio Cánovas del Castillo]] buru zuten kontserbadoreak txandakatu ziren gobernuan<ref name="errestau">{{erreferentzia|izena=|abizena= |url= http://www.hiru.eus/eu/historia/la-restauracion-espanola | izenburua= Espainiako Errestaurazioa |argitaletxea= hiru.eus | sartze-data=2017-6-6}}</ref>.
 
 
=== XX. mendea ===
[[Fitxategi:Bundesarchiv_Bild_102-09411,_Primo_de_Rivera_und_der_König_von_Spanien.jpg|thumb|160px|right|[[Alfontso XIII.a Espainiakoa|Alfontso XIII.a]] eta [[Miguel Primo de Rivera]] [[1930]]ean]]
{{sakontzeko|Primo de Riveraren diktadura|Espainiako Bigarren Errepublika|Espainiako Gerra Zibila|Frankismo|Espainiako trantsizioa}}
[[Fitxategi:The destruction wrought on Granollers after raid.jpg|right|thumb|200px|[[Granollers]]en suntsipena Gerra Zibilean.]]
[[Fitxategi:Escudo de España (1977-1981).svg|right|thumb|150px|Espainiaren armarria Trantsizio garaian]]
[[XX. mende]] hasieran, sozialismoak eta anarkismoak garrantzi handia hartu zuten, eta baita Katalunia eta Hego Euskal Herriko alderdi abertzaleek<ref name="harluxet"></ref>. Espainia neutrala izan zen [[Lehen Mundu Gerra]]n, eta hori onuragarria izan zen merkataritzarentzat. Baina [[Marokoko Protektoratu Espainiarra|Marokoko Protektoratu Espainiarrean]] piztutako [[Rifeko Gerra]]k galera handiak eragin zituen; gobernuaren eta monarkiaren ospeak lurra jo zuen, eta militarrak deskontent zeuden. Horiek horrela, [[1923]]ko irailaren 13an [[Miguel Primo de Rivera]] jeneralak estatu-kolpea jo zuen.
 
[[Primo de Riveraren diktadura]] [[1930]]ean amaitu zen, eta ondoko urtean, [[1931]]ko apirilaren 14an, [[Espainiako Bigarren Errepublika|Bigarren Errepublika]] aldarrikatu zen. Errepublika garaian, erreforma garrantzitsuak abiarazi ziren herrialdea modernizatzeko (nekazaritza erreforma, armadaren berregituratzea, hezkuntza erreforma), [[sufragio unibertsal]]a ezarri zen, emakumeei boto eskubidea emanez, eta lehenbiziko autonomia estatutuak onartu ziren (Kataluniakoa [[1932]]an, Euskadi eta Galiziakoak [[1936]]an)<ref>{{erreferentzia|url= http://www.historiasiglo20.org/HE/13a-1.htm |izenburua= La Constitución de 1931 y el bienio reformista. |argitaletxea= historiasiglo20.org| sartze-data= 2017-06-07}}</ref><ref name="hist20">{{erreferentzia|url= http://www.historiasiglo20.org/HE/13a-2.htm |izenburua= El bienio radical-cedista. La revolución de 1934. Las elecciones de 1936 y el Frente Popular. |argitaletxea= historiasiglo20.org| sartze-data= 2017-06-07}}</ref>. Lehenbiziko bi urteetan [[Niceto Alcalá Zamora]] izan zen presidentea, errepublikarren eta sozialisten laguntzarekin, eta [[Alejandro Lerroux]] [[1933]]-[[1336]] bitartean, eskuinaren babesarekin. Polarizazio politikoa oso handia zen, eta bortxakeriako ekintzak ere izan ziren: eliza eta komentuen erretzea, [[Sanjurjada|José Sanjurjoren matxinada]], [[Casas Viejasko gertakariak]], [[1934ko Iraultza]] eta buruzagi politikoen aurkako atentatuak<ref>{{erreferentzia|izena= José Luis |abizena= de la Granja Sáinz |izena2= Javier |abizena2= Ugarte Tellería |url= http://www.euskomedia.org/aunamendi/ee71216 |izenburua= Guda Zibila 1936-1939 |argitaletxea= euskomedia.org| sartze-data= 2017-06-07}}</ref><ref name="hist20"></ref><ref name="tamames">{{erreferentzia|izena=Ramón |abizena=Tamames Gómez |url= https://books.google.es/books?id=N584AwAAQBAJ&printsec=frontcover#v=onepage&q&f=false | izenburua= Breve historia de la guerra civil |argitaletxea= Ediciones B. | sartze-data=2017-6-8}}</ref>.
 
[[Fitxategi:The destruction wrought on Granollers after raid.jpg|rightleft|thumb|200px260px|[[Granollers]]en suntsipenasuntsitua [[Espainiako Gerra Zibila|Gerra Zibilean]].]]
[[1936]]ko otsaileko hauteskundeetan [[Fronte Popularra (Espainia)|Fronte Popularra]], ezkerreko alderdien koalizioa, nagusitu zen, eta [[Manuel Azaña]] izendatu zuten presidente. Errepublikaren erreformak geldiarazteko asmoz, uztailaren 17 eta 18an, armadaren zati handi batek [[1936ko uztaileko Espainiako estatu-kolpea|estatu-kolpea]] jo zuen; hiri handi gehienek ([[Madril]], [[Bartzelona]], [[Bilbo]], [[Valentzia]], [[Málaga]], [[Donostia]]), ordea, Errepublikari leial iraun zuten<ref name="tamames"></ref>. Espainia bi gunetan zatiturik gelditu zen, bata gobernu errepublikarraren mendekoa eta bestea matxinoek kontrolatzen zutena, eta [[Espainiako Gerra Zibila|Gerra Zibila]] hasi zen. [[Francisco Franco]] bilakatu zen errebel buruzagi nagusi. Hauek [[Alemania Nazia]]ren eta [[Italiako Errepublika Soziala|Italia Faxistaren]] laguntza handia izan zuten; errepublikarrek barneko eta kanpoko laguntza zuten, sozialistena, komunistena, eta zenbait liberalena, eta baita [[Sobietar Batasuna]]rena ere. Hurrengo hiru urtean, milioi erdi bat gizabanako hil ziren: guda zelaian 300.000, eta errepresioaren ondorioz 200.000. Guda zelaietatik at egindako hilketa horietatik, 50.000 errepublikarren kontrolpeko eremuan izan ziren (faxisten estatu kolpearen ondorengo bost hilabeteko kaos hartan, ia guztiak), eta gainerakoak frankistek eragin zituzten. Errepublikar agintariek, beren kontrolpeko eremuan, hilketa horiek gerarazten saiatu ziren; agintari frankistek, berriz, hilketa horiek egiten lagundu zuten, aurkariak eta aurkari izan zitezkeenak hiltzea beren gobernua sendotzeko nahita erabilitako estrategia izan zen.<ref>{{erreferentzia|izena= Tereixa Constenla| url= http://www.elpais.com/articulo/portada/Espana/masacrada/elpepusoceps/20110327elpepspor_10/Tes |izenburua= España masacrada |argitaletxea= elpais.com| data= 2011-03-27}}</ref>. Gerra 1939ko apirilaren 1ean amaitu zen, frankisten garaipenarekin.
 
27.603

edits