Ireki menu nagusia

Aldaketak

 
=== Erdi Aroa: Al-Andalus eta erresuma kristauak ===
{{sakontzeko|Al-Andalus}}
[[Fitxategi:Leon 1030.png|thumb|200px220px|rightleft|Hispania musulmana eta kristaua: [[taifaTaifa]] erresumak, [[Leongo Erresuma]] eta [[Nafarroako Erresuma]], [[1030]]an.ean]]
[[VIII. mende]]aren hasieran, [[Iparraldeko Afrika]]ko [[mairu]] [[musulman]]ek penintsulan sartu ziren eta, bisigodoen arteko liskarrak baliatuz, ia osorik beretu zuten denbora gutxian. Ipar-mendebaldeko eskualde menditsuak besterik ez zion eutsi konkistari. [[Xaria|Lege islamikoaren]] azpian, [[kristau]] eta [[judu]]ei uzten zitzaien beren erlijioa praktikatzen, baina zerga berezi bat (''jizya'') ordaindu behar izaten zuten, eta musulmanek baino eskubide gutxiago zeukaten<ref>{{erreferentzia|izena= Dario |abizena= Fernandez-Morera |url= https://world.wng.org/2016/09/life_as_a_dhimmi_in_medieval_islamic_spain| izenburua=Life as a dhimmi in medieval Islamic Spain |argitaletxea= world.wng.org | sartze-data=2017-6-3}}</ref>. Asko musulman bihurtu ziren, eta [[X. mende]] amaieran [[muladi]]ak (iberiar jatorriko musulmanak) gehiengoa ziren [[Al-Andalus]]ko biztanlerian<ref>{{erreferentzia|izena= Thomas F. |abizena= Glick |url= http://libro.uca.edu/ics/ics5.htm| izenburua=Islamic and Christian Spain in the Early Middle Ages. Chapter 5: Ethnic Relations |argitaletxea= libro.uca.edu | sartze-data=2017-6-3}}</ref>. [[Guadalquivir]]ren haranean, [[Valentziako Erkidegoa|Valentziako]] itsasaldeko ordokian, [[Ebro]]ren haranean eta, geroago, [[Granadako probintzia|Granadan]], Iparraldeko Afrikan jatorria zuten [[berbere]] komunitate handiak kokatu ziren<ref name="paine">{{erreferentzia|izena= Stanley G. |abizena= Payne |url= http://libro.uca.edu/payne1/spainport1.htm| izenburua= A History of Spain and Portugal; Chapter 2: Al-Andalus |argitaletxea= libro.uca.edu | sartze-data=2017-6-3}}</ref>.
 
[[Fitxategi:Mosque_Cordoba.jpg|thumb|250px|right|[[Kordobako meskita]]]]
[[Omeiatar Kalifa-herria|Omeiatar Kalifa-herriko]] emirrek gobernatu zuten [[Al-Andalus]] [[756]] arte. Urte horretan [[Abd ar-Rahman I.a]]k [[Kordobako Emirerria|Kordobako Emirerri]] independentea sortu zuen. [[929]]an, [[Abd ar-Rahman III.a]]k [[Kordobako Kalifa-herria|Kordobako kalifa]] izendatu zuen bere burua<ref name="harluxet"></ref>; haren agintaldian [[Kordoba]] izan zen Mendebaldeko Europako hiririk handiena eta aberatsena. Jakintsu musulman eta juduen lanaren bidez, [[Antzinako Grezia]]ko kultura ezagutarazi zen. Aipagarriak dira [[Averroes]], [[Ibn al-Arabi]] eta [[Maimonides]] filosofoak. [[XI. mende]]an, [[Kordobako Kalifa-herria]] [[taifa]] erresumetan zatitu zen<ref name="paine"></ref>. Iparraldeko Afrikatik iritsitako [[Almorabide]] eta [[Almohade dinastia|Almohadeek]] taifak batu zituzten, eta Islamaren ikusmolde hertsiagoa ezarri zuten.
 
[[Asturiasko Erresuma]] kristaua VIII. mende hasieran sortu zen, [[Covadongako gudua]]ren ostean. [[739]]an, musulmanak egotziak izan ziren [[Galizia]]tik. [[910]]an, [[Leongo Erresuma]] sortu zen, hiriburua [[Oviedo]]tik [[León (Espainia)|Leónera]] eraman zutelarik. Denbora luzean hori izan zen erresuma kristaurik garrantzitsuena; [[1065]]ean, [[Gaztelako Erresuma]] bilakatu zen. Pirinioetan, berriz, [[Nafarroako Erresuma]] eratu zen mendebaldean eta zenbait konderri erdialdean ([[Aragoiko Konderria|Aragoi]], [[Sobrarbeko Konderria|Sobrarbe]] eta [[Ribagortzako Konderria|Ribagortza]]), eta frankoek [[Hispaniako Marka]] sortu zuten ekialdean. Kordobako Kalifa-herria taifetan zatitu zenean, erresuma kristauek iniziatiba hartu eta hegoalderantz zabaldu zituzten beren lurraldeak. Nafarroako Erresumak [[XI. mende]]an izan zuen bere une gorena, [[Errioxa]] konkistatu eta Aragoi, Sobrarbe eta Ribagortzako konderriak bereganatu zituenean<ref name="harluxet"></ref>.
 
[[Fitxategi:LibroDesJuegasAlfonXAndCourt.jpg|thumb|250px|right|[[Alfontso X.a Gaztelakoa]]]]
Kristauen garaipen estrategikoa izan zen [[Toledo]] hiria hartzea, [[1085]]ean. [[1118]]an, [[Alfontso I.a Nafarroakoa]]k [[Zaragoza]] konkistatu zuen. [[1134]]an, Alfontso I.a hil ostean, [[Nafarroako Erresuma|Nafarroa]] eta [[Aragoiko Erresuma|Aragoi]] behin-betiko bereizi ziren. [[XII. mende]]an musulmanen suspertzea gertatu zen, [[1212]]an Gaztela, Aragoi eta Nafarroak bat eginik [[Navas de Tolosako gudua]]n almohadeak garaitu zituzten arte. Handik aurrera, kristauek hegoaldeko gotorleku nagusiak eskuratu zituzten: Kordoba [[1236]]an eta [[Sevilla]] [[1248]]an. [[XIII. mende]]an, [[Aragoiko Koroa]]k indar handia lortu zuen Mediterraneoan zehar, eta [[Siziliako Erresuma]] konkistatu zuen<ref name="paine2">{{erreferentzia|izena= Stanley G. |abizena= Payne |url= http://libro.uca.edu/payne1/spainport1.htm| izenburua= A History of Spain and Portugal; Chapter 5: The Rise of Aragon-Catalonia |argitaletxea= libro.uca.edu | sartze-data=2017-6-4}}</ref>. Garai hartan sortu ziren [[Palentzia]]ko (1212/1263) eta [[Salamancako Unibertsitatea|Salamankako]] (1218/1254) unibertsitateak. [[Izurri Beltza]]k herrialdea sakailatu zuen [[1348]]tik aurrera<ref>{{erreferentzia|izena= Xabier |abizena= Martin |url= http://www.berria.eus/paperekoa/1539/046/001/2011-09-22/herio_beltzaren_eragilea.htm| izenburua= Herio Beltzaren eragilea |argitaletxea= berria.eus | sartze-data=2017-6-4}}</ref>.
 
=== Aro Modernoa ===
{{sakontzeko|Amerikaren Aurkikuntza|Espainiar Inperioa}}
[[Fitxategi:Emanuel_Gottlieb_Leutze_-_Columbus_Before_the_Queen.JPG|thumb|280px|right|[[Kristobal Kolon]], [[Fernando II.a Aragoikoa]] eta [[Elisabet I.a Gaztelakoa]] [[Alhambra]]n batzartuak]]
[[1469]]an, Aragoiko [[Fernando II.a Aragoikoa|Fernando II.aren]] eta Gaztelako [[Elisabet I.a Gaztelakoa|Elisabet I.aren]] ezkontzaren bitartez, bi erreinu kristau nagusiak elkartu ziren. [[1478]]an, [[Kanariak]] konkistatu zituzten, eta [[1492]]an [[Granadako Erresuma|Granada]], azken erresuma musulmana<ref>{{erreferentzia |izena= |abizena= |url= http://www.bbc.co.uk/religion/religions/islam/history/spain_1.shtml| izenburua= Muslim Spain (711-1492) |argitaletxea= bbc.co.uk | sartze-data=2017-6-3}}</ref>. Urte berean, [[Errege-erregina Katolikoak|Errege-erregina Katolikoek]] juduak kanporatu zituzten Gaztela eta Aragoitik<ref>{{erreferentzia|izena= |abizena= |url= http://www.artehistoria.com/v2/contextos/1487.htm| izenburua= Pacificación interna y medidas unificadoras |argitaletxea= artehistoria.com | sartze-data=2017-6-4}}</ref>. [[1512]]an, Gaztelak [[Nafarroako konkista|Nafarroako Erresuma beretu zuten]] .
 
1492an, [[Kristobal Kolon]] Ameriketara iritsi zen, eta aurkikuntza horren ondorioz, Espainia indar kolonial bihurtu zen. [[1516]]an, [[Karlos Habsburgokoa|Karlos I.a]], [[Hamazazpi Probintziak|Herbehereetako]] [[habsburgotar]] erregea, izendatu zuten Espainiako errege; [[1520]]an, aitona [[Maximiliano I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa|Maximiliano]] zendu ostean, [[Germaniako Erromatar Inperio Santu]]ko enperadore hautatu zuten, Karlos V.a izenaz. Europako nagusigoari Ameriketako konkistak gehiturik, Espainiako monarkia Munduko ahaltsuena bilakatu zen. Baina aurkariak ere izan zituen. Gaztelan gogorki zapaldu zuen [[Gaztelako Komunitateen Gerra|Komuneroen Matxinada]]; eta Alemanian [[Martin Luther]]en [[erreforma protestantea]]rekin bat egin zuten printzeen aurka borrokatu zen. Azkenik, [[Augsburgeko bakea]] sinatu behar izan zuen [[1555]]ean<ref>{{erreferentzia|izena=José Luis |abizena= de las Heras |url= http://www.cervantesvirtual.com/bib/historia/CarlosV/7_6_heras.shtml| izenburua= El proyecto europeísta de Carlos V |argitaletxea= cervantesvirtual.com | sartze-data=2017-6-4}}</ref>. Horiek horrela, [[1556]]an Karlosek inperioa zatitu zuen: Alemania anaia [[Fernando I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa|Fernandori]] utzi zion; Espainia, Italia, Herbehereak eta Ameriketako inperioa, berriz, [[Filipe II.a Espainiakoa|Filipe]] semeari<ref name="harluxet"></ref>.
 
{{irudi bikoitza|left|Carlos V en Mühlberg, by Titian, from Prado in Google Earth.jpg|156|Portrait of Philip II of Spain by Sofonisba Anguissola - 002b.jpg|150|[[Karlos Habsburgokoa|Karlos I.a]] eta [[Filipe II.a Espainiakoa|Filipe II.a]] [[habsburgotar|Karlos I.a]] erregeak}}
FelipeFilipe II.a izan zen Habsburgotarren artean espainiarrena. Europako nagusigoari eusteaz gain, [[Portugalgo Erresuma]] ere bereganatu zuen<ref name="harluxet"></ref>. Oso elizkoia baitzen, bere helburu nagusietako bat Erromako fede katolikoaren alde borrokatzea zen. Hori zela eta, gudu eta bidaldi askotan sartu zuen herria: [[Frantziako Erlijio Gerrak]] eta [[Laurogei Urteko Gerra]] protestanteen aurka, [[Lepantoko gudua]] otomandarren aurka; [[1588]]an, [[Ingalaterra]] inbaditzera zihoan [[Itsas Armada Garaiezina]]k sekulako hondamena jasan zuen. FelipeFilipe II. aren ondoren, hiru habsburgotar izan ziren errege, oso ahulak denak, eta herriak beherakada handia egin zuen urte haietan. [[1609]]-[[1613]] bitartean, [[Filipe III.a Espainiakoa|Filipe III.aren]] aginduz, [[Moriskoen kanporatzea|moriskoak kanporatuak izan ziren]]<ref>{{erreferentzia|izena= |abizena= |url= http://www.hiru.eus/eu/historia/los-austrias-menores | izenburua= Austria txikiak |argitaletxea= hiru.eus | sartze-data=2017-6-5}}</ref>. [[FelipeFilipe IV.a Espainiakoa|FelipeFilipe IV.ak]] [[Olivares konde-dukea]]ren esku utzi zuen gobernua. Portugal [[1640]]an bereizi zen, eta [[1659]]an [[Pirinioetako Hitzarmena]] sinatu zuten Espainia eta Frantziak, [[Hogeita Hamar Urteko Gerra]]ri amaiera emateko.
 
[[Fitxategi:La_familia_de_Felipe_V_(Van_Loo).jpg|thumb|280px|right|[[Filipe V.a Espainiakoa|Filipe V.aren]] familia, [[Louis-Michel van Loo|van Looren]] margoa]]
Habsburgotarren agintaritza [[1700]]ean bukatu zen, [[Karlos II.a Espainiakoa|Karlos II.a]] seme-alabarik gabe hil zenean. [[Luis XIV.a Frantziakoa]]ren biloba [[Filipe V.a Espainiakoa|Filipe Anjoukoa]] izendatu zuten ondorengo, baina [[Leopoldo I.a Austriakoa]]k ez zuen onartu borboien dinastia ezartzea<ref name="harluxet"></ref>. Horrek [[Espainiako Ondorengotza Gerra]] (1701-1714) ekarri zuen; haren ondorioz galdu zituen Espainiak [[Espainiar Herbehereak|Herbehereak]], [[Milanerria]], [[Sardiniako Erresuma|Sardinia]] eta [[Napoliko Erresuma|Napoli]]. [[XVIII. mende]]an, borboitarrek ([[Filipe V.a Espainiakoa|Filipe V.a]], [[Fernando VI.a Espainiakoa|Fernando VI.a]] eta [[Karlos III.a Espainiakoa|Karlos III.a]]) administrazioa eta gudarostea berritu zituzten, eta herrialdea modernotzen ahalegindu ziren, horretarako zentralismoa eta [[despotismo ilustratu]]a ezarriz. Ekonomiaren egoerak hobera egin zuen, eta biztanleak ugaldu egin ziren.
 
[[1793]]an, [[Frantziako Iraultza]]ren ondoan, Espainia gerran sartu zen [[Frantziako Lehen Errepublika|Frantziako Errepublikaren]] aurka, [[Lehen Koalizioa]]ren barnean. [[1795]]ean sinatutako [[Basileako Bakea]]ren ondorioz, [[Hispaniola]] uhartearen bi heren galdu zituen<ref>{{erreferentzia|izena= Enrique |abizena= Giménez López |url= http://www.artehistoria.com/v2/contextos/6851.htm | izenburua= La Paz de Basilea |argitaletxea= artehistoria.com | sartze-data=2017-6-5}}</ref>. [[Hirugarren Koalizioaren Gerra]]n, berriz, Frantziarekin elkar hartu zuen, baina [[Erresuma Batu]]ko itsas armada nagusitu zitzaion [[Trafalgarko gudua]]n<ref>{{erreferentzia|izena= |abizena= |url= http://www.nationalgeographic.com.es/historia/grandes-reportajes/batalla-trafalgar-ultima-victoria-nelson_10801 | izenburua= La batalla de Trafalgar, la última victoria de Nelson |argitaletxea= nationalgeographic.com.es | sartze-data=2017-6-5}}</ref>.
 
[[Fitxategi:El_Tres_de_Mayo,_by_Francisco_de_Goya,_from_Prado_in_Google_Earth.jpg|thumb|280px|left|[[Maiatzaren hiruko fusilamenduak]], [[Iberiar Penintsulako Gerra]]ko gertaera, [[Goya]]ren margoa]]
[[1808]]an, [[Napoleon Bonaparte]]k Espainia inbaditu zuen, eta [[Karlos IV.a Espainiakoa|Karlos IV.ak]] Napoleonen anaia [[Josef Bonaparte|Josefen]] alde abdikatu behar izan zuen. Espainiar herriak ez zuen errege hori onartu, eta frantsesen aurkako [[Iberiar Penintsulako Gerra]] hasi zen. [[1810]]ean, [[Cadizko Gorteak]] batzartu ziren, Bonaparteren kontrako indarrak batzeko eta [[1812ko Espainiako Konstituzioa|konstituzio liberala]] idazteko<ref>{{erreferentzia|izena= Rafael |abizena= Sánchez Mantero |url= http://www.artehistoria.com/v2/contextos/6903.htm | izenburua= El camino hacia las Cortes |argitaletxea= artehistoria.com | sartze-data=2017-6-5}}</ref>. [[1814]]an, gudaroste espainiar eta britainiarrek garaitu zituzten Napoleonen osteak, eta borboitarrak itzuli ziren erregetzara [[Fernando VII.a Espainiakoa|Fernando VII.arekin]]. Penintsulako gerra profitatuz, Espainiak Ameriketan zeuzkan kolonia gehienetan iraultzak piztu, eta independentzia adieraziz joan ziren. [[1825]]erako, Espainiak bi kolonia besterik ez zuen Ameriketan: [[Kuba]] eta [[Puerto Rico]]<ref>{{erreferentzia|izena= Federico |abizena= Lara Peinado |izena2= Joaquín |abizena2= Córdoba Zoilo |url= http://www.artehistoria.com/v2/contextos/2580.htm | izenburua= La independencia del Imperio Español |argitaletxea= artehistoria.com | sartze-data=2017-6-5}}</ref>.
 
27.596

edits