Adar horizontal: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xabitxu (eztabaida | ekarpenak)
Orri berria: «'''Adar horizontala''' (AH, ingelesez horizontal branch, masa ertaineko (0,5 eta 9-10 eguzki masa arteko masadunak) eta metaltasun txikiko izarren izar eboluzio...»
 
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
'''Adar horizontala''' (AH, [[ingeles]]ez horizontal branch, masa ertaineko (0,5 eta 9-10 [[eguzki masa]] arteko masadunak) eta [[metaltasun]] txikiko [[izar]]ren [[izar eboluzio|eboluzioeboluzioko]]ko fase berantiarretako bat da. Fase honek bere izena izarrak, erabilitako kolorea V-R edo B-V den eta magnitudea V den kolore-magnitude diagrama baten modu ia horizontalean banatzen direlako jasotzen du, hau da, izar hauen magnitude bisuala ia iraunkorra da, baina zuritik gorrira joan daitezkeen koloreekin. Adar horizontaleko izarrik beroenak [[sekuentzia nagusi]]tik gertu daude, hotzenak [[erraldoi gorri]]en adarretik gertu dauden bitartean. Adar horizontaleko izarren magnitude bisual absolutua 0,0 eta 1,0 artekoa da, euren [[argitasun]]a gure [[eguzki]]arena baino 50 aldiz handiagoa delarik.
 
Izar baten eboluzioko fase honetan izarrak bere nukleoan [[helio]]a erretzen du, eta fase honen aurretik [[erraldoi gorri]] fasea du (non [[hidrogeno]]a erretzen den heliozko nukleo inerte baten inguruko geruza baten). Alderatu hau sekuentzia nagusiko fasearekin, non hidrogenoa erretzen den nukleoan.
6. lerroa:
 
== Ikus, gainera ==
* [[Izar eboluzio]]
* [[Izar]]
* [[Pilaketa gorri]]
* [[Alfa-hirukoitz prozesua]]
 
[[Kategoria:Astrofisika]]