Ireki menu nagusia

Aldaketak

 
=== Banaketa etnikoa ===
Hizkuntzaz, kulturaz eta ohituraz –hala nola klimaz, paisaiaz, bizimoduz, etab.– aniztasun handia dago Espainiako erresumaren baitan. [[Francoren diktadura]] garaian ([[1939]]-[[1975]]), estatuak aniztasun horiek ezabatzeko ahalegin handiak egin bazituen ere, diktadura amaitu zenez geroztik, eta lurraldearen politika antolamendu berriari esker (autonomia estatutuak) beren kultura eta hizkuntza aberastasuna garatzeko aukera izan dute Espainia osatzen duten [[nazionalitate historiko]] eta gainerako eskualdeek. [[Ijito]]ak [[XVI. mende]]an iritsi ziren, eta 750.000-1.000.000 dira gaur egun<ref>{{erreferentzia|izena= |abizena= |url= http://www.msc.es/ssi/familiasInfancia/inclusionSocial/poblacionGitana/docs/diagnosticosocial_autores.pdf | izenburua= Diagnóstico social de la comunidad gitana en España |argitaletxea= msc.es | sartze-data=2017-6-5}}</ref>.
 
Bestalde, kontuan izan behar da, Espainia tradizioz emigranteen herria izan bada ere (Ameriketara, Europara…), azken urteotan immigrazio lurralde bilakatu dela, nahiz eta atzerritar kopurua zehaztea nahiko zaila izan, asko eta asko ezkutuka sartzen baitira. Atzerritarren erdiak, gutxi gorabehera, europarrak dira, baina latino-amerikarrak eta afrikarrak ere asko dira, [[Maroko]] eta [[Magreb]] aldekoak gehienak, baina Saharaz hegoaldekoak ere bai; ez da ahaztu behar Afrikatik Europarako ate naturaletako bat dela Espainia.
28.356

edits