Jamala: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orri berria: «Jamala (Susana Alimivna Jamaladinovna; Osh, Kirgizistan, 1983ko abuztuaren 27an), ukraniar abeslari, konpositore eta aktorea da. 2016ko Eurovision Abesti Leihak...»
 
1. lerroa:
Jamala (Susana Alimivna Jamaladinovna; [[Osh]], [[Kirgizistan]], [[1983]]ko [[abuztuaren 27]]an), ukraniar abeslari, konpositore eta aktorea da. [[2016ko Eurovision Abesti Lehiaketa|2016ko Eurovision Abesti Leihaketa]] irabazteagatik ezagutzen zaio.
 
== Historia ==
Jamala [[Kirgizistan]]en jaio zen, hau [[Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna|Sobiet Batasunaren]] parte zenean. Haren aita [[Krimeako tatariar|Krimear Tartaroa]] da, eta ama [[Armenia]]rra. Haren Krimear Tartaro arbasoak Stalinen 1944ko deportazioan iritsi ziren Osh-era, eta [[1989]]an bueltatu ziren [[Krimea]]ra. Haren armeniar familia [[Nagorno-Karabakh]]ekoa da. Jamalaren ama-hizkuntza [[errusiera]] da, eta [[ukraniera]] ikasi zuen nerabezaroan. [[Krimear tartarera]]n idatzi izan arren, ez du hizkuntza honetan trebetasunik.
 
== Karrera ==
Jamala musikan haurtzarotik dago murgilduta. Haren lehen grabazio profesionala bederatzi urte zituela egin zuen, Krimear Tartaro haur kantak abesten. [[Simferopol]]go musika unibertsitatean ikasi zuen, eta Ukraniako Tchaikovsky musika akademia nazionalean atera zuen opera-kantari titulua. Bere lehen diskoa, ''For Every Heart'', 2010ean argitaratu zuen, ''You are made of love'' edo ''It's me, Jamala'' bezalako abestiekin. Disko horretako ''Smile'' abestiarekin [[2011ko Eurovision Abesti Lehiaketa|2011ko Eurovisiongo]]go ukraniar selekzioan parte hartu zuen, jendearen gustokoenetarikoa bihurtzen, baina azkenean erretiratu egin zen. Bere bigarren diskoa 2013an atera zuen, ''All or Nothing'' izenekoa. 2014an bere hirugarren diskoa atera zen, ''Thank you'', eta 2015an ''Podykh''.
 
== Eurovision 2016 ==
Jamalak [[Ukrania]] [[2016ko Eurovision Abesti Lehiaketa|2016ko Eurovisionean]]ean errepresentatu zuen, leihaketa irabazten. Honek Ukraniaren bigarren biktoria suposatu zuen. Jamalak bere abestiaren letra 2014an idatzi zuen, eta bere birramonaren deportazioaren istorioa kontatzen zuen abestia sortu zuen. Jamalak bigarren semifinalean parte hartu zuen, bigarrena bukatuz 287 punturekin. Finalean, epaimahaiaren botoetan bigarren eta telebotoan lehena bukatu ondoren, 534 punturekin irabazi zuen. Kanta honek [[Errusia]]n kritika handiak sortu zituen, Errusia eta Ukraniaren arteko gerrari buruzko propaganda erabiltzen zuela esanez. Irabazi ondoren, Ukraniar presidente zen Viktor Poroshenkok Ukraniako jendearen artistaren saria eman zion, eta [[UNICEF]]eko bozeramaile egin zuten.