Jose Luis Zumeta: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t 176.85.230.119 wikilariaren aldaketak ezabatuz, Lainobeltz wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
22. lerroa:
}}
 
'''Jose Luis Zumeta Etxeberria''' ([[Usurbil]], [[Gipuzkoa]], [[1939]]ko [[apirilaren 19]]a) [[Margolaritza|margolaria]] da. [[Gaur taldea]]ren sortzaileetakoa. [[Informalismo]]aren jarraitzaile da; [[espresionismo]] abstraktua eta [[arte figuratibo]]a ere landu ditu. Ikusgarriak dira Zumetaren kolore gorriak, horiak eta urdinak, eta haren pinturaren aldien artean aipatzekoa da ''Papiroak'' izeneko saila. [[Abstrakzio]]aren bidetik jarraitu du azken urteetan, beti erebetiere bere lanean ohikoak diren kolore deigarriak erabiliz eta formatu handiko lanei aparteko garrantzia emanez.
 
Hala, bada, Zumetaren lanetan hainbat kode eta aldi ageri dira, 1960ko hamarraldian kolore zerrendaz egindako koadroetatik hasita, ''alla prima'' estiloko berriagoetaraino. Aldian aldiko kode horiek, eta bere garaian [[Gaur taldea]]n, gero [[Ez Dok Amairu]]n eta kultura asteetan, geroago ''Homenaje a las víctimas del franquismo'' omenaldian, eta azkenik ''Nueva Etiopía'' liburu-diskoan parte hartu izanak, bestalde, gizartetik zetozkion zantzuen adi egon izan dela adierazten du.