Tiroide: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Josu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Josu (eztabaida | ekarpenak)
21. lerroa:
 
== Fisiologia ==
Guruin honetan, [[iodo]] ionikotik abiatuta, tiroidearen hormonak (T4 edo [[tiroxina]] eta T3 edo [[tri-iodotironina]]) sintetizatzen dira, [[hipofisi]]tik datorren [[Tirotropina|TSHk]] aginduta. Haien bidez oinarrizko metabolismoa, hazkundea eta ehunen bereizketa erregulatzen ditu tiroideak. Beste alde batetik, bertan sortzen da [[kaltzitonina]] ere, [[kaltzio]]aren metabolismoa kontrolatzen duena.
 
Tiroidearen jarduera jaio aurretik hasten da, eta zahartzaroan ahitzen. Handiagoa da emeena, eta sexu zikloan, [[haurdunaldi]]an, bular ematean eta [[menopausia]]n aldatzen da, bai neurriz, baita eginkizunez ere. Arrengan zein emeengan aldatu egiten da urtaroaren arabera: txikiagoa da eta iodo gehiago du uda amaieran eta udazken hasieran.