Ireki menu nagusia

Aldaketak

== Ekonomia ==
{{sakontzeko|Espainiako ekonomia}}
2017an, munduko 14. indar ekonomikoa zen Espainia, [[BPG]]aren arabera, [[Europar Batasun]]eko 5.a, eta [[Eurogune]]ko 4.a. [[2008]]ko [[Atzeraldi Handia]] baino lehen, munduko 8. postura iritsi zen<ref>{{erreferentzia|url=http://www.expansion.com/economia/2016/10/09/57f77aa1e2704ec7038b459f.html|izenburua=España cae en el ránking: pasa de la 8º a la 14º economía del mundo|argitaletxea=expansion.com|sartze-data=2017-06-11}}</ref>. BPGren banaketa, sektoreka, ondorengo hau da: %2,5 besterik ez dagokio nekazaritzari, industriari, %22,4, eta zerbitzuei %75,1 (2016). Biztanleria aktiboaren sektorekako banaketari dagokionez, lehen sektorean enplegatzen da biztanleria aktiboaren %4,2, bigarren sektorean langileen %24, eta hirugarren sektorean edo zerbitzuetan biztanleria aktiboaren %71,7 (2009)<ref name="cia">{{erreferentzia|url=https://www.cia.gov/library/publications/resources/the-world-factbook/geos/sp.html|izenburua= The World Factbook:Spain|argitaletxea=cia.gov|sartze-data=2017-06-12}}</ref>.
 
[[XX. mende]]aren erdialdea arte Espainiako ekonomia arkaikoa, garapen eskasekoa eta autarkikoa izan bazen ere, modernizatze prozesu azkarra bizi izan du [[1960]] ingurutik aurrera. [[1960ko hamarkada]]ko hazkunde tasa handien ondoren («espainiar miraria» deitu zitzaion), motelaldi serioa bizi izan zuen (petrolioaren krisialdia) [[1974]]tik [[1985]] aldera arte. [[1986]]tik [[1991]]era, ordea, beste aurrerakada bortitz bat izan zuen eta, [[1992]]tik [[1994]] ingurura gainbehera txiki bat izan ondoren, [[1995]]etik mende amaiera arte hazten jarraitu zuen ekonomiak Espainian ([[1997]]an, % 3,2ko hazkundea). 1986an [[Europar Batasuna]]rekin bat egin izanak guztiz baldintzatu zuen, geroztik, Espainiako agintariek bideratu zuten ekonomia politika. Hainbat gizarte arazo gorabehera, zorroztasunaren aldeko apustua egin zen [[Maastrichteko Ituna|Maastrichteko Itunean]] zehaztutako konbergentzia irizpideak errespetatu ahal izateko. Hala, austeritate neurriak hartzeari, aurrekontu zorrotzak egiteari eta diru politika estuagoa bultzatzeari esker, Espainiak goian aipatutako irizpide gehienak bete ahal izan zituen, eta [[1999]]ko urtarrilaren 1ean [[euro]]an integratu ahal izan ziren herrialdeen zerrendan sartu zen. [[1998]]ko udaberrian, Europar Batzordeak Espainiako emaitza ekonomikoen azterketa egin zuenean, zor publikoaren indizea zegoen soilik Maastrichten erabakitako irizpideetatik kanpo. Aldiz, irizpide horien barruan sartzen ziren inflazioa (%2, 1997an), aurrekontu defizita (%2,9), interes tasen bilakaera eta [[pezeta]]ren parekotasuna aurreko bi urteetan zehar. [[XXI. mende]] hasierako [[Espainiako higiezinen burbuila|higiezinen burbuila]] lehertzean, krisi sakonean sarte zen estatu osoa ordura arte eraikunzak [[Barne produktu gordin|BPGaren]] %16 ematen baitzuen eta langile-tasa %12 zen.<ref name="guru">{{erreferentzia|url=http://www.theglobalguru.com/article.php?id=60&offer=GURU001|izenburua="Global Guru" analisia|sartze-data=2010-06-01|argitaletxea=The Global Guru}}</ref> Krisiaren ondoren, langabezia tasa ia %20ra igo zen<ref>[http://www.economist.com/world/europe/displaystory.cfm?story_id=12987582 Mounting joblessness in Spain | And worse to come], The Economist, Urtarrilaren 22a, 2009</ref> eta, [[Espainiako Gobernua|Finantza Ministroaren]] arabera, "Espainia «azken mende erdiko atzeraldi sakonenean sartu zen"».<ref>[http://www.spanishnews.es/20090118-spain-faces-deepest-recession-in-50-years/id=142/ Spain faces deepest recession in 50 years], Spanish News, Urtarrilaren 18, 2009</ref>
 
Espainia da, [[EuroguneaEuropar Batasuneko herrialdeetatik bigarren langabezia-tasarik handiena duena<ref>{{erreferentzia|url=http://www.berria.eus/paperekoa/1753/013/001/2017-05-03/hamabost_milioi_eta_erdi_langabe.htm| izenburua= Hamabost milioi eta erdi langabe| argitaletxea= berria.eus |sartze-data=2017-06-12}}</ref> eta, Euroguneko]] herrialdeen artean, desberdintasun sozialik handiena duena, herrialde bakoitzeko herritarren artean errenta erabilgarriak duen banaketari begiratuta. Izan ere, 2006az geroztik nabarmen handituz joan da desberdintasun sozial hori: gehien irabazten dutenen eta gutxien irabazten dutenen arteko aldea gero eta handiagoa da.<ref>{{erreferentzia|izena1= Cristina |abizena1= Delgado |izena2= Amanda |abizena2= Mars |url= http://economia.elpais.com/economia/2012/10/10/actualidad/1349901592_959130.html |izenburua= España es el país con mayor desigualdad social de la eurozona |egunkaria= [[El País]]| data= 2012-10-10}}</ref>
 
Ondorengo taulan [[Barne produktu gordin|BPG]] [[per capita]] azaltzen dira [[autonomia erkidego]]aren arabera. Taulan bost dirudunenak azaltzen dira, horien artean [[Euskal Autonomia Erkidegoa]] eta [[Nafarroa Garaia|Nafarroako Foru Erkidegoa]]. Pobreena [[Extremadura]] dugu (EAE, Extremadura baino %&nbsp;91 dirudunagoa da).
27.603

edits