Márcio Souza: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
tNo edit summary
2. lerroa:
 
== Biografia ==
Gizarte-zientzietako ikasketak egin zituen, [[São Paulo|Sao Paulon]], baina bukatu gabe utzi zituen. Jaioterrira itzuli eta zinema-kritika egiten hasi zen ''O Trabalhista'' egunkarian. Geroxeago Manauseko beste egunkari batzuentzat lan egin zuen. 1967an, bere zinema kritikak bilduta, ''O mostrador do sombras'' liburua argitaratu zuen.
 
Zinemarako zuen zaletasunak bultzatuta, ''Boca do Lixo'' mugimenduan parte hartu zuen, eta zenbait film zuzendu zituen, adibidez ''A Selva'', [[José María Ferreira de Castro|Ferreira de Castrok]] [[Amazonia]]ri buruz idatzitako eleberri baten egokitzapena. [[Antzerki]]gile gisa, bere eskualdeko egoeraren berri ematen zuten obrak idatzi zituen: ''Zona Franca, mi amor,'' ''A Paixão de Ajuricaba,'' ''A maravilhosa história do sapo Tarô-Bequê,'' ''Diroá, o elogio da preguiça.'' Bertako kulturari buruzko azterketa ironiko bat ere egin zuen ''A expressão amazonense do colonialismo ao neo-colonialismo'' [[saiakera]]n. Idazle gisa, ''Galvez, o imperador de Acre'' eleberriak hiri haren konkistaren kontakizun lotsagabea eman zion ospea.
 
Beste lan aipagarri batzuk: ''Organização silêncio'' (1964), gobernu militarren kontrako erreakzioari buruzkoa; ''Mad Maria'' (1987), Madeira-Mamoré errepidearen ("inondik inora doan errepidea") eraikuntzari buruzkoa.
 
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/27}}