«Magnitude absolutu»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
t
'''Magnitude absolutua''' [[zeru-objektuargizagi]] baten [[distira intrinseko]]aren neurketa da. Objektua zehazki ikusletik 10 [[parsec]]era (32,6 [[argi-urte]]) egongo balitz izango zuen [[itxurazko magnitude]] hipotetikoa da, izarren argiaren [[iraungitze astronomiko]]rik ez dagoela ulertuz. Honek objetuak oinarri komunarekin jartzen ditu eta distantziak ezartzen duen distortsiorik gabe objektu astronomikoen energia alderatzea baimentzen du. Magnitude astronomiko guztietan bezala magnitude absolutua [[uhin-luzera]] interbalo ezberdinetarako ezar daiteke; izarrentzat magnitude absolutua [[argi ikusgai]]a izaten da, [[UBV sistema]]tik ''V'' banda bakarrik erabiltzen duen. [[Bolometro]] bat erabilita magnitudea alda daiteke, uhin-luzera guztietan isurtzen den [[energia]] kontutan hartzen duelako, argi ikusgaia izan edo ez. Kasu honetan '''magnitude absolutu bolometrikoa''' deitzen zaio.
 
[[Eguzki-sistema]]n dauden objektuentzat beste definizio bat erabiltzen da. [[Asteroide]] eta [[planeta|planeten]] magnitude absolutua hauek [[Eguzki]]tik eta ikusletik [[unitate astronomiko]] batera jarrita kalkulatzen dira. Asteroide edo planeta baten magnitude absolutua eta izar batena alderatzeko, lehenari 31,57 kendu behar zaio.