FreeBSD: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
32. lerroa:
FreeBSD-k 17000 aplikazio inguru erabiltzeko prest dauka. Haien artean: [[Apache]], [[Samba]], [[MySQL]], [[OpenOffice.org]], [[KDE]], [[GNOME]], [[MPlayer]] eta abar.
FreeBSD-k ports sistema dauka iturburu-kodea bai Internet bai CD-ROM batetik jaitsi eta konpilatzeko, edozein dependentzia barne. Eragiketa hauek guztiak erabiltzailea konturatu gabe gertatzen dira.
 
[[Linux]]erako egindako programa gehienak FreeBSD-n dabiltza, esaterako: Adobe Reader, Oracle, SAP/R3, Mathematica, Quake3, eta abar, erreprodukzio-abiadura moteldu barik.
 
FreeBSD instalatzeko erraza da. FreeBSD euskarri anitzetatik instala daiteke, hala nola, CD-ROM, DVD-ROM, diskete, zinta magnetiko, MS-DOS partizio, edo sare konexioaren bidez, azken hau NFS edo FTP anonimoa erabiltzen egin daitekeelarik.
42 ⟶ 40 lerroa:
 
FreeBSD egokia da mahaigainako aplikazio, zerbitzari, kapsulatutako aplikazio eta sistema domotikoentzat. Egun, FreeBSD zerbitzarientzako sistema eragile bat baino askoz gehiago da, erabiltzaile arruntentzat zuzenduta dagoelarik, batez ere Windows eta [[Linux]]etik heldu berrientzat.
 
== FreeBSDko historia ==
FreeBSD proiektua hasi zen 1993ko urtearen hasieran. Asmo nagusia 386BSDko garapenarekin jarraitzea izan zen. Hortaz hasieran FreeBSD Proiektuak "386BSD 0.5" eduki zuen. Urte horretan bertan, 1993ko abenduan, hain zuzen ere, FreeBSD 1.0 argitaratu zen. FreeBSD 1.0 4.3BSD-Lite sistema eragilean oinarritu zen, atal asko 386BSDtik eta Free Software Foundation-etik hartuta. Nahiko arrakastatsua izan zen 1.0 bertsio hori eta hurrengo urtean, 1994ko maiatzan, FreeBSD 1.1 argitaratua izan zen.
 
1994an Novell eta Berkeley Unibertsitateak "Berkeley Net/2 tape"-ri buruz zeukaten liskar legala amaitu zen akordio batera helduz. Akordio hartan Berkeley Unibertsitateak onartu behar izan zuen Net/2 sistema eragilearen zati handiak Novell-eko jabetza zirela (urte batzuk lehenago Novell-ek AT&T-ri erosi zion Net/2). Honen truke Berkeley Unibertsitateak bere 4.4BSD sistema eragilearen kodea Novell-eko jabetza izango ez zela lortu zuen eta Net/2ko erabiltzaileek 4.4BSD sistema berria erabili beharko zutela. Honek eragin handia izan zuen FreeBSD proiektuan, eta jarritako baldintza horien artean azken bertsio bat argitaratu zen: FreeBSD 1.1.5.1
 
FreeBSD proiektua orduan berregin behar izan zen 4.4BSD-Lite zati batzuetatik (arazo legalak zirela medio ezin zelako osorik banatu). 1994ko azaroa arte lan handia egoon zen FreeBSD 2.0 argitaratzeko. Bertsio hori instalatzeko nahiko zaila zen, baina 1995eko ekainan egonkorrago eta instalatzeko errezagoa zen FreeBSD 2.0.5 banatzen hasi zen. Urte bat geroago ISPren artean arrakastatsua izan zen FreeBSD 2.1.5 argitaratu zen, FreeBSD 2.1.x adarra bere amaierari heltzen 1997ko otsailan.
 
Ordutik egun arte FreeBSDko bertsio ugari argitaratu dira eta garapena hasi zenetik 15 urte pasatu ondoren FreeBSD 7.0 bertsioa 2007ko urtearen amaieran argitaratuko dela aurreikusten da. Dena den, BSDko historia askoz zaharragoa da. Ezagutzen dugun software librearen eredua (kodea hartu eta hobetuta itzuli) 1979an hasi ziren egiten BSDko erabiltzaileak. Egun nahiko normala ikusten dugu baina 1979an iraultzailea izan zen. Oraindik edozein BSDko sistemaren copyright perpausa irakurriz gero hauxe ikusiko dugu:
 
''Copyright 1979, 1980, 1983, 1986, 1988, 1989, 1991, 1992, 1993, 1994''
 
''The Regents of the University of California. All rights reserved''
 
 
 
== FreeBSDko garapena ==