Émile Zola: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-thumb|right +thumb)
43. lerroa:
=== Kontakizunaren maisua ===
[[Fitxategi:Bete humaine.jpg|thumb|right|150px|''La Bête humaine'' idazteko informazioa biltzeko xedez, Zolak lokomotorrean bidaiatu zuen.]]
Zolak berehala antolatu zituen nobelak idazteko bere teknikaren elementu nagusiak: antolamenduaren trebetasuna, pertsonaia ugari, ondo bereziak eta elkarren mendekoak sortzeko ahalmena, eta narrazioaren nondik norakoa abiarazteko eta menderatzeko antzea. Nobela bat idatzi aurretik, Zolak egitasmoak prestatzen zituen ondoz ondo, eta, gainera, pertsonaien fitxategi bat egiten zuen, eta idatzi nahi zuenari buruzko irakurketen eta ikerketen ohar ugari egiten zituen. Obraren neurriak kalkulatzen zituen gero, era askotako simetriak antolaturik eta kontakizuna, elkarrizketa, deskribapena eta azterketa orekaturik. Paisajeek garrantzi handia dute Zolaren obran, eta [[inpresionismo|pintura inpresionistaren]] eragin handia dute. Paisajea bezain garrantzitsuak dira, baita ere, erritmoa eta idazlan osoaren neurkera, era horretara Zolaren nobela bakoitzak esanahi sinboliko bat du eta orkestra lan baten tankera.