Ziriako Andonegi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
Loturak
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
Lotura:El Día
5. lerroa:
'''Ziriako Andonegi Andonegi''', ezizenez '''''Kuireka''''' ([[Mutriku]], [[Gipuzkoa]], [[1912]]ko [[martxoaren 16]]a - [[1982]]), jostuna eta euskal idazlea zen. ''[[Aitorren hizkuntza zaharra]]'' abestiaren letra da haren lanik ezagunena. Bertsotzat idatzi zuen, 1956ko otsailean.
 
Kolaboratzaile izan zen ''[[Euzkadi (egunkaria)|Euzkadi]]'' eta ''[[El Día]]'' egunkarietan; ''Argia'', ''Zeruko Argia'' eta ''[[Euzko Deya]]'' astekarietan; eta ''[[Euzko-Gogoa]]'', ''[[Olerti (aldizkaria)|Olerti]]'' eta ''Redención'' aldizkarietan. Abertzalea zen, eta hogei urte zituela, Mutrikuko batzokiko lehendakari zelarik, herriko hormetan [[Espainia]]ren aurkako idatzi batzuk agertu ziren goiz batean. Orduan, Gipuzkoako gobernadoreak 500 pezetako diru zigorra ezarri zion.
 
[[Espainiako Gerra Zibila|Espainiako Gerra Zibilean]] gudari ibili zen, eta 1937an, [[Santander]]tik [[Frantzia]]ra ihesi zihoala, [[Frankismo|frankistek]] preso hartu zuten. Gorriak ikusi zituen; jipoitu eta, «escritor vasco separatista» zela eta, heriotza zigorra ezarri zioten. Kendu zioten zigor hura, baina urte mordoxka eman zuen preso, [[Ondarreta]]ko espetxean, [[Miranda Ebro]]ko kontzentrazio eremuan, Guadalajaran, Segovian...