«Julio Jauregi Lasanta»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
(Lotura:Euzkadi (egunkaria))
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
 
'''Julio Jauregi Lasanta''' ([[Bilbo]], [[1910]]eko [[urtarrilaren 7]]a - [[Madril]], [[1981]]eko [[otsailaren 10]]a) [[Bizkaia|bizkaitar]] [[politikari]]a izan zen. Zuzenbideko ikasketak egin zituen [[Deustu]]an eta [[ELA-STV]] sindikatuko abokatu izan zen ondoren. Gizarte Sailaren zuzendari izan zen ''[[Euzkadi (egunkaria)|Euzkadi]]'' agerkarian. 1936. urtean [[Euzko Alderdi Jeltzalea|EAJ]] alderdiko [[1936ko Espainiako hauteskunde orokorrak|diputatu hautatu zuten]]. [[Espainiako Gerra Zibila]]ren garaian Bizkaiko Defentsarako Batzordeko industriako komisarioa eta [[Eusko Jaurlaritza]]ko Idazkari Nagusia izan zen [[Bartzelona]]n. Frantzian euskaldunen Ameriketarako emigrazioaz arduratu zen, baina polizia frantsesak atxilotu eta [[Ardèche]]ko herrira bidali zuen ondoren. [[Mexiko]]ra jo zuen handik, eta bertan eman zuen argitara ''Acusaciones sin fundamento'' idazkia (1945). Erbestetik itzuli eta EAJko senatari izan zen 1979-1981 urteetan.
 
== Erreferentziak ==
16.365

edits