Tsunami: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t +txantiloi:Vikidia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-thumb|right +thumb)
3. lerroa:
'''Tsunami'''a [[olatu]] erraldoi bat edo olatu erraldoien talde bat da, [[itsaso]]ko ur kopuru handia bertikalki eta laster desplazatzen denean sortua. Fenomeno natural hau lurgaineko zein itsaspeko [[lurrikara]], [[luizi]], [[sumendi]] erupzio zein [[meteorito]] handien talka batek sortua izan daiteke. Itsaspeko eztanda atomikoek ere sortu omen ditzakete. Horregatik, nahiz eta olatu erraldoi itxura izan, ez dira egiazko olatuak, hauek haizeak eragindakoak baitira.
 
[[Fitxategi:The_Great_Wave_off_Kanagawa.jpg|thumb|right|360px| ''Kanagawako uhin handian'' ({{lang|ja|Kanagawa-oki nami-ura, 神奈川沖 浪裏}}) XIX mendeko ukiyo-e edo zur-irarlan ezaguna, [[Katsushika Hokusai]] [[japonia]]r artistak egina. Bertan tsunamia haizeak sortu eta xaxatutako olatu erraldoitzat irudikatzen da, ez benetan den lur mugimendu handi batek sortutako itsas mailaren goratzetzat.]]
Izena [[japoniera]]tik dator, eta bi hitz batuz sortua da: «portu» (''tsu'', 津) gehi «uhin» edo «olatu» ({{lang|ja|''nami'', 波}} edo {{lang|ja|浪}}). Grafiari dagokionez euskarak hitza maileguan hartu du, ohiko forma hartuz: tsunami bat, tsunamia, tsunamiak; japonierazko ahoskerari dagokionez, hasierako soinua euskarazko ''tz''-tik hurbilago dago. [[Japonia]]ko arrantzaleek sortu zuten hitza, noizean behin portura itzultzean kaiko inguruak urak suntsituta aurkitzean, nahiz eta haiek olatu bakar bat ere ez nabaritu itsasoan zeudenean. Tsunamiek uhin garaiera (anplitude) txikia dute itsaso barruan eta uhin luzera handia (maiz ehunka kilometro luze); horregatik, nabarigaitzak dira itsasoan, pasatzen den konkortxo samurtzat ageri baitira.