Ireki menu nagusia

Aldaketak

6 bytes removed ,  Duela 2 urte
t
Robota: Testu aldaketa automatikoa (-thumb|right +thumb)
[[1551]]tik aurrera, 60 urte baino gehiago zituela, Venezian jarri zen bizitzen, Europako gorte nagusiek eskatutako lanak eginez. [[1554]]-[[1562]] bitartean, [[Filipe II.a Espainiakoa|Filipe II.a]] Espainiako erregearentzat lan egin zuen: ''Danae urrezko euripean'' (1560-1565, Prado, Madril)<ref>{{erreferentzia|izena= |abizena= |url= https://www.museodelprado.es/enciclopedia/enciclopedia-on-line/voz/danae-recibiendo-la-lluvia-de-oro-tiziano/ |izenburua= Dánae recibiendo la lluvia de oro |bilduma= Galería online| argitaletxea= museodelprado.es |sartze-data = 2015-10-08}}</ref>, ''Europaren bahiketa'' (1559-1562, Isabella Stewart Gardner museoa, [[Boston]])<ref>{{erreferentzia|izena= |abizena= |url= http://www.artehistoria.com/v2/obras/12611.htm |izenburua= Rapto de Europa |bilduma= | argitaletxea= artehistoria.com |sartze-data = 2015-10-08}}</ref>.
 
[[Fitxategi:St margaret museo del prado madrid.jpg|thumb|right|<small>''Santa Margarita'', [[1565]] aldean, [[Prado]], [[Madril]].</small>]]
Azken aldi honetan adierazpide berriak sortu zituen, estilo berri bat, beraz, eta azkena, kritikak gaztetan bezala lan egiteko ezintasun fisikoaren ondoriotzat hartu zuena. Estilo berri hori, baina, maisuaren heldutasun espiritualaren eta teknikoaren ondorio zen: Tiziano, Pizkundeko pinturaren aldi guztietatik igaro ondoren, pintura [[barrokoa]]ren hastapenak iragartzen ari zen. Lehenengo zirriborroak zuriz eta lur kolorez egiten zituen, pintzel lodi batez, zuzenean mihisearen gainean. Gero, zati argiak margotzen zituen gorriz, beltzez edo horiz eta, diotenez, irudi perfekto bat egiteko gauza zen lau pintzel ukitu soilekin. Hori egin ondoren, hormaren kontra jartzen zuen koadroa, ez ikusteko, eta beste lan batzuk egiten hasten zen, harik eta, halako batean, bukatu gabe utzitakoa berriro hartu eta bukatzen zuen. Azken ukierak behatzekin ematen zituen.